Martxoak 25-26: ez da tren zerbitzurik egongo Hernani eta Irun artean

Renfek autobus zerbitzua ezarriko du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Adifek eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) Gipuzkoako trenbide-sarean egiten ari diren obrak direla-eta, abiadura handiko trena eraikitzeko hirugarren erreiko lanak direla-eta, tren-zerbitzua eten behar izango da martxoaren 25ean eta 26an, Hernani eta Irun artean.

Renfek errepide bidezko garraio-zerbitzu alternatiboa ezarriko du Hernani eta Irun arteko azpiegituran.

Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko, Renfek errepideko garraio-plan bat jarriko du martxan tren guztientzat, honako ibilbide eta egun hauetan:


Aldiriko trenak
  • Hernani eta Lezo / Errenteria artean autobusak egongo dira bidaiarientzat, bi noranzkoetan. Autobusak Hernani – Donostia – Pasaia – Lezo / Errenterian geldituko dira.
  • Irun eta Irungo Bentak helmuga/jatorria duten bidaiariek Pasaiaraino egingo dituzte transbordoak TOPOan, zerbitzua ematen ez duten lehen eta azken orduetan izan ezik, horiek autobusez egingo baitituzte.
  • Era berean, mikrobusak erabiliko dira Martuteneko, Loiolako, Groseko, Ategorrietako, Intxaurrondoko eta Herrerako geltokietako bidaiarieintzako eta Hernaniko edo Pasaiako geltokiekin lotzeko, helmugaren arabera.


Informazio gehiagoa: Renfeko abisuetan martxoak 25-26

2023/03/23-an argitaratua