Donostiako eta Lasarte-Oriako plana onartu da hirugarren sektoreko lurzatia antolatzeko

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Arcco, Garabiaa, El Pilar, Cristina Iglesias, San Marcos eta Jolastokieta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Lasarte-Oria eta Donostia udalerriak Lasarte-Oriako Teresategi eta Errekalde eremuei eta Donostiako HAPOko Bide Sistema Orokorrari dagokien Bateragarri egiteko Plana.

“Bateragarri egiteko Planaren” helburua, lursail handi bat antolatu behar da, non, azken batean, zati batean nahiz osorik gauzatu ahal baitaiteke Udalak nahitaez eman beharreko ehunekoa, hori guztia Lasarte-Oriako udalerrian.

Egungo antolamendu-proposamenaren eragin zuzenak, hasiera batean, Coca-Colaren eraikineko enpresaren alboari eta indarrean dagoen plan partzialean sartuta dagoen INCHAUSTI altzarien alboko bideari bakarrik eragingo lioke.

Arcco Amara


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donosti Coques Uno, S.L.k 2011ko maiatzaren 19an Donostiako Udalarekin sinatutako erabilera lagatzeko kontratuak bukatzeko espedientea hastea, Arcco Merkataritza Zentroko 10 lokalei dagozkienak. Lagapen-hartzaileak ezarritako kanonak ordaintzen ez dituelako ematen da amaiera hau.

Garabi zerbitzua


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du kalean utzitako ibilgailuak edo ibilgailu hondarrak kaletik kendu, eraman, tratatu, deskontaminatu eta baja administratiboa emateko zerbitzua xede duen kontratazio espedientea eta esleipen prozedurari hasiera ematea.

Zerbitzua 2 urteko epean egingo da, kontratua sinatzen denetik hasita, eta beste 2 urtez luzatu ahal izango da. Kanona 3 hilabetean behin ordainduko da, aurreko 3 hilabeteetan tratatutako ibilgailuen arabera, haien tarifak aplikatuta.

2019an, garabi-zerbitzuak 4.372 ibilgailu eraman zituen, eta 2020ko lehen seihilekoan 1.272 ibilgailu.

El Pilar


Tokiko Gobernu Batzordeak behin betikoz onartu du El Pilar azpiesparruari dagokion urbanizazio proiektua, 54 etxebizitza berri eraikiko dituena, erdiak babes ofizialekoak.

Proiektu honek inguru horretan beharrezkoak diren urbanizazio obrak ere aurreikusten ditu, besteak beste:
  • Zarategi pasealekuko espaloia berrituko da
  • Egungo autobus geltokian markesina bat jarriko da
  • Zarategin zazpi aparkaleku egingo dira, eta Marrutxipin beste hamar
  • Klinikako aparkaleku zaharra oinezkoentzako lorategia izango da

Cristina Iglesias


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Construcciones Moyua, S.L. enpresari esleitutako Cristina Iglesiasen eskultura egokitzeko Santa Klara uharteko itsasargia hartzen duen eraikinaren birgaitze eta eraberritze proiektuari dagokion obra kontratuaren behin-behineko jarraipena, 6 hilabeteko epean egin beharrekoa (obrak uztailean eta abuztuan etenda).

San Marcos errepidea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du San Markoseko errepidea konpontzeko horma bat eraikitzeko proiektuko obrak kontratatzeko espedientea. Lizitazioaren aurrekontua 99.301 eurokoa da eta gauzatzeko epea 2 hilabetekoa.

Konponketa-lan hori San Markoseko errepidearen magaletako batean luizi bat gertatu zelako egiten da, eurite bortitzen ondorioz, eta errepidearen drainatze-sarea kolapsatu zelako. Ondorioz, galtzadaren ertzeko zoladuraren zati bat askatu eta zoladuran arraila batzuk sortu ziren.

Jolastokieta



Tokiko Gobernu Batzarrak Jolastokieta Gainan garatu beharreko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa aldatzea onartu du. Hala, eremu horretan eraikitzeke dauden 36 etxebizitza tasatuak "azalera-eskubideko erregimenean" egotetik "jabari osoko" salmenta-erregimenera igaroko da, hau da, jabetza osoko erregimenera.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/03-an argitaratua