Haurtxokoak, Gaztelekuak eta Kontadores Gazte Zentroa bueltan dira

Zerbitzuak aldez aurreko hitzordu bidez jarriko dira abian ekainaren 11tik 30era.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Gazteriako zerbitzuek euren erabiltzaileekin aurrez aurreko harremana berreskuratuko dute ekainaren 11tik (osteguna) ekainaren 30era. Uztaila eta abuztuan, ohi bezala, itxita egongo dira. COVID 19ak eragindako egoeraren segurtasun neurriak bermatuko dira, eta horretarako, protokoloak landu eta hainbat aldaketa eta egokitzapen egin dira eskaintzan; besteak beste, hitzordua eskatu beharko da bertaratzeko. Eskaintzan egingo diren aldaketak, memento oro, osasun jarraibideen irizpideei egokituko zaizkie.


Haurtxoko eta Gaztelekuak

Haurrentzako eta nerabeentzako elkarren artean jolastea, hitz egitea, bizipenak partekatzea, bizi izan duten egoeraren inguruan hausnartzea eta osasun neurri berriak barneratzea garrantzitsua da euren garapenerako. Haurtxoko eta Gaztelekuetan hori dena profesionalekin batera lantzen dute, eta, horregatik, sozializazio, hezkuntza eta hiritartasuna sustatzeko gune garrantzitsuak dira. Arratsaldez irekiko dute astelehenetik ostiralera, Aietekoak, Antiguakoak, Grosekoak eta Parte Zaharrekoak izan ezik.

Hala, Haurtxokoek 16:00etatik 19:30era eskainiko dute zerbitzua; eta Gaztelekuek, berriz, 16:30etik 20:00etara. Segurtasun neurriak bermatzeko, taldeak txikiagoak izango dira eta, ondorioz, bi txanda egin dira. Haurtxokoetan lehenengo txanda 16:00etatik 17:30era izango da, eta bigarrena 18:00etatik 19:30era. Gaztelekuetan, aldiz, lehen txanda 16:30etik 18:00etara izango da, eta bigarrena 18:30etik 20:00etara. Bi saioen arteko ordu erdia baliatuko da garbiketa lanetarako.

Aieten ordutegia ezberdina izango da: Haurtxokoan astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era (lehenengo txanda 10:00etatik 11:30era eta bigarrena 12:00etatik 13:30era) eta, Gaztelekuan, berriz, 11:00etatik 13:00etara (txanda bakarra). Antiguan zerbitzuak larunbatetan eskainiko dira: Haurtxokoan 16:00etatik 18:15era (lehenengo txanda 16:00etatik 17:00etara eta bigarrena 17:15etik 18:15era), eta Gaztelekuan 18:30etik 21:00etara (txanda bakarra).

Gros Haurtxoko eta Gaztelekua ez dira irekiko, ezta Parte Zaharra Gaztelekua ere.

Bestelako segurtasun neurriei dagokienez, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da, eta guneetan eskuen garbiketarako gela egongo da. Gainera, jardueretan parte hartzeko beharrezkoa izango da dagoeneko bazkide izatea eta, aldez aurretik, jardueran izena ematea. Horretarako, dagokion Haurtxoko edo Gaztelekura emaila helarazi beharko da zerbitzura zein egunetan bertaratuko den eta zein txandatan aipatuz.

Edozein zalantza izanez gero, Haurtxoko edo Gaztelekuen ordutegian deitu, edo posta elektronikoa idatzi.

Kontadores Gazte Zentroa

Donostia eta Donostialdeko gazteek aukera izan dezaten kultura, artea eta sorkuntza jardueretan aritzeko Kontadores Gazte Zentroa ohiko ordutegian egongo da irekita: asteartetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.

Kontadoresek espazioen lagapenari emango dio lehentasuna eta aire zabalean egingo den laborategi bat ere eskainiko du. Hala, gazteentzako bi areto irekiko dira entseguak egiteko edukieraren %50ean. Etenaldiaren ondorioz, bertan behera geratu ziren hainbat eskaera, eta horiei lehentasuna emango zaie.

Kontadores Zentroak erabiltzaileek bisita segurua egin dezaten hainbat neurri hartu ditu, besteak beste: aretoak erabiltzeko beharrezkoa izango da aldez aurreko erreserba egitea, aretoen erabiltzaileek ordutegia zorrotz betetzea; pertsonen arteko segurtasun-tartea bermatzea; musukoaren erabilera, eskuak garbitzea edo ezarritako seinaleei kasu egitea.

Aire zabalean egingo den laborategia, ekainaren 20an 10:00etatik 13:00etara Davit Amunarrizek egingo duen argazkigintza irteera saioa izango da. Kameraren bidez hiriko hainbat eremuren inguruko argazki esku-hartzeak egingo dira, eta hirian Covid19 krisiaren eragina aztertuko da. 8 plaza eskainiko dira 5,25 eurotan. Izen ematea, www.kontadores.eus webgunetik egin ahal izango da ekainaren 12tik aurrera.
Telefono zenbakiak eta posta elektronikoa

HaurtxokoakGaztelekuakKontadores Gazte Zentroa
Aiete Haurtxokoa
Tel. 943 483822
Posta elektronikoa: haurtxokoa_aiete@donostia.eus

Altza Haurtxokoa
Tel. 943 48 10 34
Posta elektronikoa: haurtxokoa_altza@donostia.eus

Amara Haurtxokoa
Tel. 943 48 19 44
Posta elektronikoa: haurtxokoa_amara@donostia.eus

Antigua Haurtxokoa
Tel. 628 705571
Email:haurtxokoa_antigua@donostia.eus

Bidebieta Haurtxokoa
Tel. 943 390 005
Posta elektronikoa: haurtxokoa_bidebieta@donostia.eus

Egia Haurtxokoa
Tel. 943 48 28 28
Posta elektronikoa: haurtxokoa_egia@donostia.eus

Gros Haurtxokoa
Itxita

Intxaurrondo Haurtxokoa
Tel. 943 48 34 88
Posta elektronikoa: haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus

Martutene Haurtxokoa
Tel. 943 48 33 66
Posta elektronikoa: haurtxokoa_martutene@donostia.eus
Aiete Gaztelekua
Tel. 943 48 38 22
Posta elektronikoa: gaztelekua_aiete@donostia.eus

Altza Gaztelekua
Tel. 943 48 14 90
Posta elektronikoa: gaztelekua_altza@donostia.eus

Amara Gaztelekua
Tel. 943 48 15 85
Posta elektronikoa: gaztelekua_amara@donostia.eus

Antigua Gaztelekua
Tel. 628 705571
Email: gaztelekua_antigua@donostia.eus

Bidebieta Gaztelekua
Tel. 943 48 34 75
Posta elektronikoa: gaztelekua_bidebieta@donostia.eus

Egia Gaztelekua
Tel. 943 29 80 31
Posta elektronikoa: gaztelekua_egia@donostia.eus

Gros Gaztelekua
Itxita

Intxaurrondo Gaztelekua
Tel. 943 48 34 88
Posta elektronikoa: gaztelekua_intxaurrondo@donostia.eus


Martutene Gaztelekua
Tel. 943 46 64 92
Posta elektronikoa: gaztelekua_martutene@donostia.eus

Parte Zaharra Gaztelekua
Itxita
Tel. 943483476
Posta elektronikoa: kontadores@donostia.eus

2020/06/10-an argitaratua