2019ko Aste Nagusian baino zabor gutxiago

Garbiketa-zerbitzuek ia 140 tona hondakin bildu dituzte aurten

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Aurten, Aste Nagusian bildutako hondakinen kopurua 2019an, pandemiaren aurretik, jasotakoa baino txikiagoa izan da.

Miguel Ángel Díez Hiri Mantentze Lanetako zinegotziak adierazi duenez, “aurten 139.570 kilo hondakin zenbatu dira jai-esparru guztietan, 2019an baino gutxiago, orduan 171.550 kilo izan baitziren.”

Deigarria da Zurriolako hondartzan bildutako hondakinen -%72 murriztea; izan ere, garbiketa-zerbitzuek beraiek antzeman dute ia ez dela botiloirik egin eta, ondorioz, hondakinak askoz ere txikiagoak izan direla. Esan beharra dago bi gau jaietako jarduerak erabat behera egin zuela, klimatologiagatik eta programatutako ekitaldiak bertan behera uzteagatik.

Bide-garbiketari dagokionez, guztira 116.620 kilo hondakin bildu dira (128.720 2019an). Piraten esparruan, 6.780 kilo hondakin bildu dira (8.560 2019an). Guztira, 5.860 kilo egur hondar, batez ere Abordatzean erabiliak, 660 kilo plastiko eta 260 kilo frakzio hondakin.

Diezek nabarmendu duenez, “hiriko toki askotan pixa eta okadak garbitu dituzte. Aipatu behar da, jaiak baino egun batzuk lehenago produktu biologiko bat aplikatzen dela Portuko horman, praktika horien usainak ahal den neurrian arintzeko. Zehazki, 310 litro produktu bakterizida eta desodorizatzaile erabili dira jai-eremuetan.”

Guztira, Aste Nagusiko dispositibo berezia 98 langilek osatzen zuten, txanda eta esparru desberdinetan, 8 zisterna baldeatzailez, 14 erraztatzeko makina xurgatzailez, 2 furgoi hidrolinpiatzailez, 15 ibilgailu arinez eta zerbitzua ikuskatzeko 6 furgonetaz lagunduta.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/08/22-an argitaratua