Igarako aparkalekua ireki da

220 plaza ditu eta doakoa da, baina tiketa atera beharko da uda honetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Igarako aparkaleku periferikoa asteazkenean, ekainaren 12an, jarriko da martxan. Lehen 10 egunetan, informazio-kontrola egingo da, eta, ondoren, 24 ordu baino gehiago aparkatuta dauden ibilgailuak zigortuko dira, txandakatzea errazteko.

Aparkaleku honek 220 plaza ditu, doakoa da eta metro gutxi batzuetara dagoen garraio publikoari lotuta dago. Uda honetan, datozen egunetan aparkalekuko sarreran jarriko den makinan doako tiketa atera beharko da, eta, aurrerago, kontrola kamera bidez bakarrik egingo da.

Aparkaleku honekin hainbat aukera dituzte hiria bisitatzen dutenek erdigunetik kanpo aparkatzeko eta garraio publikoan mugitzeko; izan ere, Illunbeko aparkalekuarekin bat egiten du, uztailaren 13tik aurrera zuzeneko anezka-zerbitzua izango duena.

Aparkaleku horiek egokitzea eta arautzea dira udako denboraldiari begira hartzen ari diren neurrietako batzuk. Neurri horien helburua da hiriko trafikoa arintzea jende gehien bisitan datorren uneetan, garraio publikoa bezalako alternatiba jasangarriarekin.

2024/06/12-an argitaratua