Indarkeria sexisten aurkako informazio eta arreta gunea San Tomas egunean
Boulevard-eko kioskoan egongo da, 10:00etatik 15:00etara
Donostiako Udalak, Berdintasun Bulegoaren bitartez, eraso sexistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko kanpaina martxan jarri zuen ekainean, jaietan halako erasoak areagotu egiten direla eta. San Tomasi begira, kanpainarekin jarraituko du, eta horrelako erasoei buruzko informazio-, prebentzio- eta arreta-gune finko bat prestatuko du, halakorik gertatuz gero. Boulevardeko kioskoan izango da, 10:00etatik 15:00etara.
Bi ordu gehiago, iazkorekin alderatuta.
Bestalde, Parte Zaharrean eta Erdialdeko
San Tomaseko postuetan sentsibilizaziorako materiala banatuko du ere. Egitasmo horiek formatzaile eta hezitzaile gazte adituek egingo dituzte. Bi ekintza horiekin eraso sexisten aurkako jarrera proaktiboak sustatu nahi dira, eta eraso sexistak pairatzen dituzten emakume eta neskei arreta eman nahi zaie.
Honako
materiala banatuko da espazio bakoitzean:
San Tomaseko postuetan:
• Paperezko zapiak
• Lepoan jartzeko zapiak
• Postuetan jartzeko kartelak eta pegatinak
Informazio gunean egongo den materiala, besteak beste:
• Lepoko zapiak
• Txapak
• Pegatinak
• Pultserak
• Neskei zuzendutako eskuorriak
• Mutilei zuzendutako eskuorriak
• Hiritar orori zuzendutako eskuorriak
• Baliabideen telefonoen txartelak
2024/12/13-an argitaratua