“Artea eta Giza Eskubideak”, Haur eta Gazteen 18. ekitaldiaren sari banaketa

Lanen erakusketa, apirilaren 8ra arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, “Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 18. ekitaldiaren” sari banaketa burutu zuen apirilaren 3an, Udaletxeko Pleno aretoan.

Ane Oyarbide Berdintasun, Eskubide Zibil, Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak eta epaimahaikideek, Elena Odriozola ilustratzaileak eta Ricardo Ramón Dibulitoon enpresako animaziozko filmen ekoizleak banatu zituzten sariak.

Aurtengo ekitaldian, bakarkako eta taldekako ia 1500 lan aurkeztu dituzte parte hartu duten haur eta gazteek, euren hausnarketak hainbat tekniken bidez irudikatuz.

Guztira 25 ikastetxe, haurtxoko eta arte akademia eta bere gisa aurkeztu diren beste 16 lagunen margolan eta muralak izan ditugu gure artean.

Apirilaren 8ra arte ikusgai izango dira lan guztiak,Victoria Eugenia Antzokiko erakusketan (sarrera Okendo plazatik) 17: 00etatik 20: 00etara.

Honetaz gain, “Bazen behin irudi bat...” liburuxka argitaratuko da; eta honetan, betiko moduan, aurkeztutako lan guztien artetik epaimahai ofizialak hautatutako lan azpimarragarrienak eta saridunak agertuko dira. Argitalpen honen helburua da, hiri honetako eta beste batzuetako haur eta gazteen lan artistikoaren bidez haien irudimena, elkartasuna eta giza kalitatea ezagutzera ematea.

2022/04/07-an argitaratua