Sahara: erresistentzian dagoen herri baten askatasunerako bidaia
Taleb Alisalem saharar mugimenduko ahots ezagunak hitzaldia emango du San Temo Museoan Kristina Berasain kazetariak moderatuta
Taleb Alisalem saharar errefuxiatuen kanpalekuetan jaio zen 1992an. Saharako kausak erabat markatu zuen bere bizitza, eta geopolitikan aditua izan arren, bere burua giza eskubideen aldeko ekintzaile eta defendatzaile gisa aurkeztea gustatzen zaio.
Gaur egun, saharar mugimenduaren ahots ezagunenetako bat da eta sare sozialetan milaka jarraitzaile ditu; izan ere, hiru aldiz izan da saharar herriaren ordezkari New Yorkeko Nazio Batuen Deskolonizazio Batzordean. 2022. eta 2023. urteetan "Saharako kausaren nazioartekotzea" saria jaso zuen UPES Unión de Periodistas, Escritores e Intelectuales Saharauis erakundearen eskutik.
Taleb Alisalemek
“Un viaje a la libertad” liburua argitaratu du. Obra honek mende erdi baino gehiago irauten duen autodeterminazioaren aldeko borrokaren konplexutasuna erakusten digu. Kolonizazioa, gerra, erresistentzia eta etorkizuna, kontatzen dira hitza eskatzen duen saharar gazte belaunaldi baten ahots kritikotik Ahaztutako eta isildutako herri baten erronka eta itxaropenetan gidatzen gaituen iparrorratz bihurtzen da liburu hau.
Kristina Berasainek gidatuko du solasaldia, bera, nazioarteko informazioan aditua da eta
"Sahara, herri bat erresistentzian" liburua idatzi du. Berasain, nazioarteko kazetari bakarrenetakoa da Saharar herria banatuta dagoen hiru lurraldeetara bidaiatu duena: Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara, lurralde liberatuetara, eta Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetara.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da
Urriaren 11n, San Telmo Museoan, 19:00etan
Sarrera doan izango da lekua bete arte
Hitzaldia Donostiako Udaleko Lankidetza Bulegoak antolatu du, San Telmo Museoaren laguntzarekin.
2024/10/07-an argitaratua