Donostiako hilerriak Santu Guztien egunerako prest

Garraio publikoan joatea gomendatzen da zirkulazioa eta hilerrietako sarbideak ez oztopatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Polloe, Altza eta Igeldoko udal-hilerriek milaka pertsona hartuko dituzte datorren asteartean, azaroak 1, Santu Guztien eguna dela-eta.

Hilerrietako urteroko hitzordua da. Egun horretan panteoiak, horma-hilobiak eta hilobiak txukuntzen dira, jada bizirik ez dauden maite ditugun pertsonak gogoratzen ditugu, eta loreak eta beste oroitzapen batzuk uzten dizkiegu.

Miguel Ángel Díez Zerbitzu Publikoetako zinegotziak aholku bat eman du “Santu Guztien egunean sortzen diren jende-pilaketak saihestu nahi dituzuenek gogoan izan aurreko edo hurrengo egunetan ere joan zaitezketela hilerrietara. Nolanahi ere, Donostiako Udaltzaingoak zaintza eta kontrol lanak egingo ditu azaroaren 1ean, hilerrien ingurunean arazorik izan ez dadin.”

Díezek gaineratu du "Polloe eta Altzan hilerrietako kaleak identifikatzen dituzten kartel guztiak berritu direla. Aurrekoak kendu dira, zaharkituta baitzeuden, eta berriak jarri dira, Udalaren logoa ere eguneratuta. Gainera, hilerrien ohiko garbiketaz gain, garbiketa sakon bat egin da Polloe hilerrira sartzeko plazan, bai eta kale nagusietako espaloietan ere.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/10/28-an argitaratua