Cristina Eneak IHOBEren 'Erronka Garbia' ziurtagiria lortu du

Ziurtagiri hori lortzen duen Euskadiko lehen kultura-zentroa da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren arabera, ekitaldi jasangarri bat da diseinatu, antolatu eta gauzatu dena ingurumenaren gaineko balizko eragin negatiboak minimizatuz eta erakunde antolatzaileentzat eta inplikatutako eragileentzat ondare positiboa utziz.

Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ekologia zinegotziak “ingurumenarekiko dugun konpromisoa” azpimarratu du. Garmendiaren esanetan, “ia derrigorrezkoa zen irizpide horiek Cristina Enea Fundazioa bezalako erakunde batek garatzen dituen jardueretan aplikatzea, bere eguneroko zereginaren bizkarrezurra baita ingurumenarekiko kezka”. Ildo horretan, zinegotziak gaineratu du “konpromiso hori antolatzen diren jardueretan
garatzen dugula, eta herritarrei helarazten zaiela. Adibidearekin predikatzea, azken finean”.

Ekitaldi horiek diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak txertatzen dituztela ziurtatzeko, Cristina Enea Fundazioak bat egin du Ihobe sozietate publikoak garatu duen Erronka Garbia metodologiarekin. Prozedura horrek aukera ematen du ekitaldiak egiteari lotutako ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzeko.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/05/25-an argitaratua