Gabonak Zuretzat 2021 programa aurkeztu da

Kulturaz eta aisialdiaz gozatuz haur, nerabe eta gazteentzako hiriko eskaintza

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Gaur eman du ezagutzera Donostia Gazteriak Haur, nerabe eta gazteentzatko GABONAK ZURETZAT programa.

Horretarako deitutako prentsaurrekoan izan dira Ane Oyarbide, Gizarte eta Hezkuntza Saileko Udaleko zinegotzia; Imanol Telleria, Gizarte eta Hezkuntza Saileko zuzendaria, Ana Arsuaga, Xomorro elkarteko ordezkaria; Evon Etxeberria, Gabonak Zuretzat 2021 Gazteak kartelaren diseinuaren egilea eta “Clock” raperoa, Urban13 kolektiboko kidea.

Abenduaren 14an hasi eta Urtarrilaren 6ra arte hirian antolatuko diren haur, nerabe zein gazteei zuzenduriko egitarau zabala bildu dugu. Horretarako hiriko hainbat elkarte, aisialdi talde eta bestelako eragilerekin elkarlanean aritu gara hiriko auzo guztietara iristeko.

“Gabonak Zuretzat” programaren jarduerak burutzeko beharrezko segurtasun neurriak hartuko dira bai Donostia Gazteriak gidatzen dituen zentroetan eta baita ere elkarlanean beste eragileekin antolatutako jardueretako egoitzetan ere.

GABONAK ZURETZAT 2021 GAZTEAK kartela Usandizaga Diseinu Eskolako lehen mailako ikasleek sortu dute, urtero bezala. Prentsaurrekora bertaratu da gela osoa eta beraien lanak erakutsi dizkigute. Kartelaren egilea Evón Etxeberria da.

Haurrentzako egitaraua

Haurrentzako programak (0-11 urte) jarduera ugari eta anitzak biltzen ditu; ia auzo guztietara zabaltzen da eta hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da:

• tailerrak (sukaldaritza, antzerkia, eskulanak, musika, buztingintza, postalak, mahai-jokoak, dantza, street art, etabar.)
• jokuak, zinema, antzerkia, magia, zirkua, ipuin kontaketak eta txangoak

• Ahaztu gabe haurrek jasoko dituzten bisita bereziak, hala nola, Mari Domingirena Haurtxokoetan.

Donostia Gazteriak gainera hainbat ikuskizun antolatu ditu:

• Pantzart konpainiaren “Korri, kuru , korri” ikuskizuna (abenduaren 22an, 17:00, San Telmo Museoa)
• Jokuak: “Baserriko parkea” Kulkirekin (abenduaren 27an, 11:30-13:30, Amarako frontoian)
• Zirika Zirkus-en “Hemendik hara” (abenduaren 28an, 17:00, Amassorrain eskolako patioan)
• “Tomaxen abenturak” (abenduaren 29an 17:00, Kontadores Gazte Zentroan)

• Eidaberen “Piztu! EmakumeON energia” (abenduaren 30ean, 17:00, San Telmo Museoa)
• Tiritirantes-en “Hankaz gora” (urtarrilaren 4ean, 17:00, Ibaetako frontoian)
• Izan Arrantzale! Egitasmoa (urtarrilaren 3 eta 4ean, 15:00-18:00, kaian)

Ikus hemen Haur programazioa

Gazteen egitaraua

Aurten Intxaurrondo Kultur Etxean 12-17 urte bitartekoei zuzenduriko Danza Shuffle Masterclass-a eskainiko da, abenduaren 28an eta Marktore-ren eskutik. Bere estiloak eta dantza egiteko moduak jarraitzaile gehien dituen irakasleetako bat bihurtu du. Tailer honetan, bere talentuaren erakustaldia egingo du Shuffle dantzatuz eta dantza estilo honetan hasteko urratsak irakatsiko ditu.

Halaber, Kultur Etxean bertan GABONAK ZURETAT 2021 GAZTEAK kartelen diseinuakerakutsiko dira abenduaren 17tik urtarrilaren 6ra arte. Urtero Usandizaga Diseinu eskolako lehen mailako ikasleek egiten dituzte eta aurtengo kartelaren egilea Evon Etxeberria da.
Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean izango dira ikusgai.

Bestalde Kontadores Gazte Zentroan La Basu rap-kantariak “Sormen tailerra” eskainiko du 18-30 urte bitarteko gazteentzat, abenduaren 30ean. Eta, horretaz, gain, abenduaren 18an, “Oilar gudua eta showcases” ikuskizuna izango da Urban13 kolektiboaren eskutik (inscripción en urban13k@hotmail.com).

Gonbidapenak eskuratu beharko dira jarduera hauetara bertaratzeko eta horiek Donostia Gazteriako bulegoetan hartu daitezke aurretik eta Intxaurrondo eta Kontadoresen egunean bertan ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago. Marktore-ren kasuan, berriz, gonbidapenak Gaztelekuetan ere eskura daitezke aurretik.

Era berean, Donostia Gazteriak doako jarduera hauek antolatu ditu: Parkour, Sukaldaritza (Gabon Gazte Txef), Eskalada, “Sareekin jolasean”, dantza Karlos Nguema-rekin Martuteneko Gaztelekuan eta Escape Street kaia Kofradia Itsas-Etxea-rekin elkarlanean.

Izen-emateak abenduaren 2tik aurrera egin ahalko dira eta jarduerak doakoak dira. Tailer edo jardueraren arabera izen-ematea Donostia Gazteriako webgunean edota elkarteen webguneetan egin beharko da. Zehazki honako tailer hauetan izena emateko esteka honen bitartez egin daiteke: www.donostia.eus/gazteria

Eskalada tailerra:
- abenduaren 27-29an, 18:00, 12-17 urte, Pio Baroja polikiroldegian
- urtarrilaren 3-5ean, 12:00, 12-17 urte, Pio Baroja polikiroldegian

Gabon Gazte Txef:
-abenduaren 18an, 10:30-13:30, 11-13 urte, Basque Culinary Center.
- abenduaren 19an, 10:30-13:30, 14-17 urte, Basque Culinary Center

• “Sareekin jolasean” tailerra:
-abenduaren 29 eta 30, 17:00, 14-30 urte, Kontadores Gazte Zentroa.

Azkenik, aurten ere izango dugu Argazki lehiaketa Instagramen(oinarriak erantsitako dokumentuan: "lehiaketa oinarriak 2021" ), 12-30 urte bitartekoentzat eta Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearekin elkarlanean.

Ikus hemen Gazte programazioa

Azkenik, informazioa auzoka edota adinka jaso nahi baduzu hona hemen Bilatzailea

Izena emateko honako web loturaren bidez egin behar da: https://labur.eus/vgfIK

Edukierak gaindituz gero zozketa egingo da izena eman duten guztien artean.

*Oharra: plazak egokitzerakoan donostiarrak lehentasuna izango dute.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/12/02-an argitaratua