Irailak 9: trafiko aldaketak

10:00etatik 22:30era Amarako Irun plaza inguruan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Irailaren 9an, 20:30ean, Amarako Irun plazan ‘1813-2022 Ate Zaharberriak’ ospatuko den ikuskizuna dela eta trafikoan zenbait eraldaketa egingo dira.

Trafiko mozketak

  • 10:00-22:30: Balleneros kalea, Irun plaza eta Illunbe kalearen artean: trafiko guztiari itxita.
  • 15:00: Irun plazaraino doazen gainerako kaleak itxiko dira, Toribio Alzaga, Gregorio Ordoñez, Balleneros Urumearantz, Felipe IV.a, Isabel II.a. Sarbidea baimenduko zaie soilik garraio publiko eta bertan garajea duten bizilagunei. Irun plazaren elkargunean, bihurgune bat egingo da hesiekin, garajeetatik ateratzen diren ibilgailuek ingurua biratu eta bertatik irten ahal izan dezaten.
  • 19:00: Irun plazaraino doazen kaleak guztiz itxita egongo dira ikuskizuna amaitu arte (22:30).
  • 22:30: kaleak trafikora irekiko dira, Balleneros kalea izan ezik (Irun plaza eta Illunbe artean).

Dbus

Loiolako Erribera eta Amarako Dbus lineetan aldaketak egingo dira, irailaren 9an, ostirala, 19:00etatik 22:30era, gutxi gorabehera.

2022/09/08-an argitaratua