Kontadores Gazte Zentroaren kontratua esleitu da

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Berdintasun plana, Dbusen kotxerak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu batzordeak onartu du Kontadores Gazte Zentroko zerbitzuen prestazio kontratua esleitzea. Zehazki ARTAZIAK, ARTE-HEZKUNTZA EKIMENAK KOOP. ELK. TXIKIA enpresari eta kontratuaren gauzatze-epea 2020ko azaroaren 16tik 2021eko ekainaren 30era da. Luzatzeko bi aukera izango dira:
  • 2021eko irailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era
  • 2022ko irailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era

Berdintasun plana


Tokiko Gobernu batzordeak onartu du Donostiako Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2020-2024 IV Plana. 2019 urtean zehar, plan hau ezarri ahal izateko baldintzak sortu dira. Alde batetik, Donostiako emakumeen eta gizonen egoeraren Diagnostikoa eguneratu da, eta bestetik, III Berdintasun Planaren ebaluazioa egin da. Tresna horien laguntzaz, Berdintasun Bulegoak IV Berdintasun Plana idatzi du, dagokion arau esparruarekin bat datorrena, eta planak barne hartzen dituen departamentuekin eta elkarte eta mugimendu feministarekin elkarlanean.

Dbusen kotxerak


Tokiko Gobernu batzordeak onartu du Donostiako Tranbia Konpainiaren garajeko aparkalekua handitzeko proiektuaren obra kontratuaren epea zazpi astez luzatzea. Luzapen honekin, obra gehienez 2020ko abenduaren 14ean amaitu beharko da.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/10/20-an argitaratua