Lagunkoia 2024 kontzertu zikloa

Udal Musika eta Dantza Eskolak Gabonak eramango ditu hiriko egoitzetara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak, Donostiako Udalaren Donostia Lagunkoia programarekin elkarlanean, Lagunkoia kontzertu zikloa aurkeztuko du berriro. Ekimen honek urteak daramatza Gabon garaian adinekoen egoitzak musikaz eta alaitasunez betetzen, eta abenduan itzuliko da, 18 emanaldiko egutegiarekin, abenduaren 9tik 20ra.


Lagunkoia zikloari harrera ona egin diote beti zentroek eta bertako egoiliarrek, eta urtero gogo biziz espero dituzte emanaldiak. Oraingoan, iaz baino bi egoitza gehiagorekin, arteak, bizikidetzak eta afektuak bat egiteko espazioak sortzearen garrantzia erakusten du programak, hiriko adinekoen egunerokotasuna aberasteko.


Eskolako ikasleentzat, artearekiko grina partekatzeko aukera bat da, beren talentuak adineko pertsona baten eguna eralda dezakeen ingurune batean. Kontzertu ziklo hau komunitateari egindako gonbidapena da, keinu txikien eta belaunaldien arteko loturen balioaz hausnartzeko, Gabonak, partekatzeko, entzuteko eta elkarrekin egoteko garaia dela gogoraraziz.


Belaunaldiak lotzeko Gabonetako zikloa

Arratsaldero, 17:30etik aurrera, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleek 45 minutuko emanaldiak eskainiko dituzte, adinekoen gustu eta nahietara egokituta. Arreta handiz diseinatutako egitarauak trikitixa eta panderoa, gitarra, saxofoia, klarinetea eta piano piezak eta dantza klasikoko eta orkestrako emanaldiak biltzen ditu, besteak beste. Askotariko errepertorio honekin eta egoiliarren gozamenerako pentsatuta, Eskolak Gabonetako magia transmititu eta belaunaldien arteko harremanak estutu nahi ditu musikaren eta dantzaren bidez.

Komunitate konpromisoa, Donostia Lagunkoia

Kontzertu ziklo hau Donostia Lagunkoiaren barruan kokatzen da. Donostiako Udalak bultzatutako ekimena da, eta hiriko adinekoen bizi kalitatea hobetzea du helburu. Donostia Lagunkoiak partaidetza eta konpromiso komunitarioa sustatzen ditu, gizarteratzea eta adinekoekiko errespetua sustatuz. Besteak beste, Lagunkoia proiektuen bidez, programa lagungarria da hiriko kultur pultsuan bizi direnak integratzeko eta Eguberri hurbilago eta hunkigarriagoez gozatzeko.


Datak

  • Abenduak 9 | Triki eta panderoa | Centro Sociosanitario Cruz Roja
  • Abenduak 11 | Triki eta panderoa | Hermano Garate
  • Abenduak 12 | Klarinetea | Berio
  • Abenduak 12 | Triki eta panderoa | Lugaritz
  • Abenduak 13 | Triki eta panderoa | Alai Etxe
  • Abenduak 16 | Gitarra | Bermingham
  • Abenduak 17 | Pianoa | Domus Berra
  • Abenduak 17 | Orkestra | Zorroaga Fundazioa
  • Abenduak 17 | Zeharkako flauta | Lamourous
  • Abenduak 18 | Akordeoia | Aita-Etxe
  • Abenduak 18 | Gitarra, Biolina eta Flauta | Txara II
  • Abenduak 18 | Saxofoia | IZA. Matia fundazioa
  • Abenduak 18 | Saxofoia | San Rafael Fundazioa
  • Abenduak 19 | Gitarra | Aldakoenea
  • Abenduak 19 | Akordeoia | DomusVi Villa Sacramento
  • Abenduak 20 | Saxofoia | Clínica San Ignacio
  • Abenduak 20 | Ganbera Musika | Ballesol Easo
  • Abenduak 20 | Dantza klasikoa | San Jose de la Monataña


Informazio gehiago: donostiaeskola.eus

2024/12/03-an argitaratua