2020ko Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko proposamenak aurkeztu dira

Why Not fundazioa, Naizen Elkartea, Bikarte Elkartea, Jesus Rubio Raymond eta Itziar Mintegui Martinez dira onartutakoak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gaur goizean onartu ditu 2020ko Hiritar Merezimenduen Domina jasotzeko proposamenak. Urtero legez, saridunek urtarrilaren 19an jasoko dituzte dominak, Udalbatzak berretsi ostean:

2020ko Hiritar Merezimenduaren Dominak

  • Why Not fundazioa: fundazio honek lan egiten du buruko gaitza duten pertsonen eta euren familien bizi-kalitatea hobetzeko
  • Naizen Elkartea: haur eta gazteen transexualitatearen gainean sentsibilizazioan egiten duen lanagatik, eta egoera horretan dauden adin txikikoen familiei ematen dien laguntzagatik
  • Bikarte Kultura Elkartea: Errusia eta Bielorrusiako haurrak aldi baterako harrera egiten duen lanagatik.
  • Jesus Rubio Raymond: Arlo sozial ezberdinetan egin duen lana errekonozitua izan dadin.
  • Itziar Mintegui Martínez: Animalien eta Landareen Babeserako Elkartean egiten duen lanagatik.

25 proposamen aurkeztu dira aurten. Talde edo pertsona fisiko edo juridikoek Udalerriari eskainitako ezhoiko zerbitzuengatik Donostiako Udalak ematen dituen dominak San Sebastian bezperan banatuko dira.

2019/12/17-an argitaratua