Sariak banatu dira 35. Gazteen Antzerki Topaketan

14 eta 30 urte bitarteko 180 gaztek hartu dute parte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako 35. Gazteen Antzerki Topaketetako sariak joan den larunbatean eman ziren jakitera Kutxa Fundazioa plazan egindako ekitaldian.

Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra 18 antzezlan ikusi ahal izan dira hiriko eszenatoki esanguratsuenetan; hala nola, Kontadores Gazte Zentroan, Gazteszenan, Lugaritz Kultur Etxean, Antzoki Zaharrean, Kutxa Fundazioa kluban eta Victoria Eugenia club aretoan. Eta guzti hau Donostia Kutura eta Kutxa Fundazioa bezalako hiriko eragileekin dugun elkarlanari esker izan da.

Sariei dagokionean bi mailatan sailkatu dira parte hartzaileen adinaren arabera; hau da, 14-18 urte bitartekoak junior mailan eta 18-30 urte bitartekoak senior kategorian.

Epaimahaia Maria Blanco, Luix Mitxelena eta Omar Somai aktoreek osatu dute.

Emandako sariak honako hauek izan dira:

Junior kategorian ( 14 -18 urte)

  • Obrarik onena: “Komentu desberdin bat” lana Zer?Nola?Noiz’/ Binahi
  • Talde artistikorik onena: “Amonan testamentua” lana Oiartzungo Antzerkizale elkartea
  • Taularatze onena: “Shakespeare” lana Zurriola Antzerki eskola
  • Aipamen berezia: Un cadaver a los postres Binahi Eszena 17/ Binahi



Senior kategoria ( 18 -30 urte)

  • Obrarik onena: “Dejándome la piel” Compañía de teatro universitario de la USC- Lugo
  • Talde artistikorik onena: “Monty Python.en esketxik onenak.” Zurrriola Antzerki eskola
  • Taularatze onena: “Algún amor que no mate”: Teatro en la Chácena
  • Aipamen berezia: “Bagoiaz” BARREXERKA




Amaitzeko, emandako sariak izan dira, batetik, hirian antzerkiaz gozatzeko hainbat sarrera eskuragarri jartzea eta, bestetik, formakuntza espezifikoa eskaintzea talde irabazleetako parte hartzaile guztiei.

Ekitaldia bera, Formol Laborategiko kideek gidatu zuten, umorez jositako hainbat pasarteri esker, bertaratu zen publikoa entretenituz.

Ondoren TABA jatetxeak eskainitako pintxoak dastatzeko aukera egon zen.

2024/06/17-an argitaratua