153.000€, Lankidetza, inklusioz, Kultura-aniztasuna eta Berdintasuna laguntzetan
Udal Gobernuak onartu ditu dirulaguntza hauek
Aniztasun, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak 153.139 euro onartu ditu guztira elkartasunaren, kultura-aniztasunaren eta berdintasunaren arloan programak lantzen eta garatzen dituzten kolektibo, elkarte eta erakundeentzako dirulaguntzen deialdietan. Gobernu Batzordeak onartu ditu laguntza horiek, Cristina Lagé zinegotziak adierazi duenez.
"
Donostia hiri askotarikoa, inklusiboa eta berdintasunezkoa da. Izaera solidarioa izan du beti. Orain onartzen ditugun laguntza hauek errealitate hori eta Udalaren borondatea indartzen dute, helburu horiek betetzen laguntzen diguten elkarte eta erakunde guztiekin harreman garrantzitsu hori zaintzeko ", nabarmendu du Cristina Lagek.
Laguntzen xehetasunak
- Kultura Aniztasuna: Gobernu Batzordeak 46.150 €onartuko ditu hainbat elkarte eta erakundek aurkeztutako 29 programatarako. Beste dirulaguntza sorta bat Kultura Aniztasunaren ataleko ikerketa-proiektuetarako deialdian zehazten da. 8.000 euro guztira, eta hiru programetan bananduta
- Lankidetza: 16.989,22 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu zaio Mundubat Fundazioari, saharar errefuxiatuen kalteberatasun handieneko kolektiboentzako eskola-gosarien programarako. Programa horrek Tindouf inguruko 4 wilaia edo asentamenduetako 24 haurtzaindegi hartuko ditu.
- Berdintasuna: 82.000 euro emango dira irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek aurkeztutako programetarako.
2023/08/07-an argitaratua