2026ko Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko prozesua azaroaren 17an abiatuko da
Azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak
Datorren astelehenetik,
azaroaren 17tik, hasita erroldatuta dauden donostiarrek Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte
azaroaren 30era bitartean. Herritarrekin batera, hiriko elkarteek ere hautagaiak aurkeztu ditzakete.
Proposamenak
Proposamenak
online udalaren web atarian. Hala behar duten pertsonek, Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoetan laguntza jasoko dute online plataformaren bidez proposamena egin ahal izateko. Ez dago proposamenen kopuruan mugarik, baina proposamen bakoitzerako fitxa independente bat bete behar da.
Prozedura
Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Zerbitzuak proposamenak aztertuko dituzte abenduaren 1etik 12ra bitartean. Txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira 5 Dominak aukeratu ditzan.
Hiritar Merezimenduaren Dominak jaso dituzten pertsona eta erakundeen historikoa
2025/11/13-an argitaratua