Izena emateko epea zabalik Kontadoreseko udazkeneko-neguko laborategietan

Urriaren 14tik aurrera, 10 laborategi izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gazteentzako ikastaro mordo bat programatu du Kontadoresek: 123 plaza eta 10 kultura-laborategitan aritzeko modua, urritik otsailera bitartean. Gazteen interesak, beharrak eta gustuak kontuan izanda, eta eskaini ere haien poltsikora egokitutako prezioan.

Aurten, dantza, feminismoa, ilustrazioa eta sukaldaritza dira nabarmen, eta gorputza laborategietara eramango da, tokiak eta ikaskuntzak elkarlanean partitzeko beharrari erantzunez. Helburua da gazteak gorputzetatik, mugimendutik, sormenetik eta ongizatetik erlazionatzeko guneak sortzea.

Azkenik, udazkeneko eta neguko laborategien programaren barruan, beste laborategi bat ere antolatu dute Kontadoresek eta San Telmo Museoak gazteentzako, Julian Baron argazkilari eta irakaslearen eskutik, 3x4 = ORAIN erakusketaren esparruan. Jon Cazenave da erakusketaren komisarioa.


Parte hartzeko irizpideak


18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako dira ikastaroak, eta Donostian erroldatutakoak izango dira aurrena. Dena dela, eskaintza adin tarte horretarako diseinatuta dagoen arren, tokirik geratzen bada eta beste pertsona batzuek ere parte hartzea egoki bada, 18 urte baino gutxiago eta 30 urte baino gehiago dutenek ere izango dute laborategietan parte hartzeko bidea.

Izen ematea


Izena emateko honako webgunera jo behar duzue: www.kontadores.eus


Info+:


Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro, 13 . Bidebieta. Donostia.
T: 943 483 476
Web: www.kontadores.eus
Email: kontadores@donostia.eus


Ordutegia


Asteartetik ostiralera 17:30tik 20:30tara
Larunbatetan 17:00tik 21:00tara

2022/10/17-an argitaratua