Leire Martínez hurbileko merkataritza sustatzeko abian jarri den kanpainaren protagonista
Elur-kanoiak ere jarriko dira hainbat kale eta plazatan hiria txuriz janzteko
Leire Martinez abeslaria San Sebastian Shopsek abian jarri duen kanpaina berriaren protagonista izango da, hurbileko merkataritzari balioa emateko eta sustatzeko helburuarekin. Martinez gure hiriko marka eta establezimenduen enbaxadore bihurtzen da,
"Zaindu maite duzun hori" lelopean. Mezu argi bat tokiko merkataritza babestearen eta errespetatzearen garrantziari buruz, kalitatearen eta arretaren eredu baita.
Kanpaina hau astelehen honetan hasiko da, abenduaren 16an, eta autobus markesinetan eta sare sozialetan ikusi ahal izango da, hainbat bideo eta mezuren bidez. Bertan, Leire Martinez hiriko hainbat auzotako establezimenduetan zehar ikusi ahal izango da, moda, estetika eta elikadura dendak, bitxi-dendak eta bonboi-dendak, besteak beste, erakutsiz.
Ekimen honen helburua gure hiria lehen mailako merkataritza-helmuga gisa kokatzea da, herritarrei eta bisitariei Gabonetako erosketak eta opariak gure tokiko saltokietan egiteak dakarren esperientzia paregabea eta desberdina helaraziz. Kanpainak Donostiako Udaleko Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzigoaren eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren babesa du.
Elurra hirian
Aurtengo kanpainaren beste nobedade bat
elur artifizialeko kanoi bat izango da. Hiriko kaleak eta plazak zuriz "jantziko" ditu eta txikienei dibertitzeko uneak eskainiko dizkie.
Hainbat saio egingo dira abenduaren 16tik 31ra bitartean, 17:00etatik 20:00etara (24an eta 31n izan ezik, 19.00ak arte bakarrik egongo baita martxan).
Makina bost minutuz egongo da martxan ordu erdiro. Honako leku hauetan instalatuko dira:
- San Martin merkatua (Loiola eta San Martzial kaleak): abenduaren 16, 23 eta 31n
- ARCCO merkataritza gunea (Irun Plaza): abenduaren 17 eta 24an
- Kursaal-MUKA jatetxea (Zurriola Pasealekua): abenduaren19 eta 26an
- Hotel Zenit (San Martín kalea): abenduaren 22an
- Hotel de Londres (Kontxa pasealekua): abenduaren 29an
- Larratxo pasealekua 24: abenduaren 18 eta 30ean
- Julio Caro Baroja plaza: abenduaren 20 eta 27an
- Kanpandegi Kalea- Alde Zaharra (Portu kalea): abenduraren 21 eta 28an
Erlazionatutako dokumentuak
2024/12/13-an argitaratua