5.000 ikasle baino gehiagok parte hartuko du Eskola-Kiroleko jardueraren lehiaketetan
'Ama, Aita, jolastu nahi dut' lelopean gurasoei zuzendutako sentsibilizazio kanpainari eutsiko zaio
Larunbatean, urriak 19, hasiko dira Donostiako Eskola Kiroleko Jardueren Programaren lehiaketa-jarduerak,
Donostia Kirolak koordinatuta.
Benjamin eta alebin kategorietako ikasleek kirolanitza lehiaketa-egutegi batean parte hartzen dute, bi eredu desberdinekin
- hiruhileko bakoitzean kirol-modalitate desberdina egiten dutenak
- ikasturte osoan kirol-modalitate desberdinak astebururo txandakatzen dituen egutegia aukeratu duten ikastetxeak
Donostiako Eskola Kirolaren Programak lehiaketa-jarduerak ez ezik, sustapen-jarduera ugari ere jasotzen ditu (igeriketa kanpaina, UDA kanpaina, izotz gaineko irristaketa, etab.).
Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziaren hitzetan, "
hiriak kirolaren eta jarduera fisikoaren inguruan gazteenen artean garatzen duen jarduera handienetako bat da. 2024-2025 ikasturtean, parte-hartzea 5.000 ikasletik gorakoa da, benjamin eta alebin kategorien artean. Horrek esan nahi du Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailen artean matrikulatutako ikasleen % 70ek baino gehiagok parte hartzen duela antolatzen diren lehiaketetako batean. Eta datu garrantzitsu bat: emakumeen parte-hartzea guztizkoaren %42a da. "
"Ama, Aita, jolastu nahi dut" sentsibilizazio-kanpaina
Donostia Kirolak aurten ere sentsibilizazio-kanpainekin jarraituko du,
ikasleen gurasoei Donostiako eskola-kiroleko programaren ezaugarrien eta helburuen berri emateko, eta eskola-kiroleko lehiaketetan jarrera egokiak izatearen garrantziaz kontzientziatzeko, hezkuntza-funtzioa indartzeko.
Sentsibilizazio-kanpaina honetan, haurrak eurak dira gurasoengana jotzen dutenak eskola-kiroleko benetako protagonistak haurrak direla esateko, eta eskerrak emateko ("Ama, aita, eskerrik asko") presiorik gabe jolasten uzteagatik jarduera horietaz gozatzeko.
Erlazionatutako dokumentuak
2024/10/17-an argitaratua