2025eko Kontxako Bandera: Pasealeku Berria itxita ibilgailuentzat

Neurri bereziak Portuko bizilagunentzat

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Estropadak

Irailaren 3 eta 4an sailkapen estropadak jokatuko dira eta irailaren 7 eta 14an Kontxako Bandera. Hori dela eta hainbat neurri hartuko dira:

Pasealeku Berria itxita egongo da

  • abuztuaren 30etik irailaren 14era arte, Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat lehenengo biribilgunetik aurrera
  • abuztuaren 30etik irailaren 7ra eta irailaren 13tik 14ra, itxiera Argazkilarien Elkartetik egingo da
  • TAO baimena duten pertsonak beren ohiko aparkalekura sartu ahal izango dira

Urgullerako sarbidea itxita egongo da estropada egunetan, sarrera dutenentzat izan ezik.

Portuko egoiliarrak

Portuko bizilagunek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainontzeko sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, irailaren 1etik 15era arte, biak barne. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Baimen hau ematen da ibilgailuak Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko ezarritako baldintzak betetzeari kalterik egin gabe.

Gainera Hernani, Peñaflorida eta Portu inguruko hainbat kaletako aparkaleku erreserbatuta egongo dira traineruak daramatzaten ibiligailuentzat estropada egunetan.

Bidegorria

Pasealeku Berriko bidegorria moztuta egongo da irailaren 3, 4, 7 eta 14an

Puntu morea

Euskal Jaiak direla eta, estropaden bigarren asteburuan informazio eta arreta mugikorreko gunea jarriko da Boulevardeko prentsa kiosko zaharrean, honako ordutegi honetan:



Eraso sexisten aurkako informazio gehiago: ezezetzda.eus

2025/08/29-an argitaratua