Dronen ikuskizuna eta Mikel Erentxunen kontzertua, Gabonetako piztearen protagonistak
Pariseko Joko Olinpikoetako donostiarrek Gabonak argiztatuko dituzte azaroaren 29an, 18:30ean
Iñigo Llopisek, Fernando Mitxelenak, Pau Etxanizek eta
Miren Lazkanok, Maialen Chourrautekin batera, Parisko Olinpiar Jokoetan eta Paraolinpiar Jokoetan hiria ordezkatu zutenek, aurtengo Gabonak piztuko dituzte ekitaldi berritzaile batean, datorren
ostiralean, azaroaren 29an.
Inaugurazio ekitaldia Urumea ibaiaren inguruko leku klasikotik udaletxeko terrazara aldatu da eta
18:30ean hasiko da. Hiriko beste enbaxadore handi batek,
Mikel Erentxunek, emango dio hasiera ekitaldiari eta “Navidad” album berriaren abestiak joko ditu. Donostiarrak sorpresa polit bat dauka gordeta emanaldirako.
Ondoren,
Pariseko Joko Olinpikoetako donostiarrak Gabonak argiztatuko dituen botoia sakatu eta Alderdieder lorategiak Baso Argiztatu bihurtuko ditu.
Inaugurazioa hiriko hainbat espaziotan banatuko da:
- 19:00etan, Ramon Labayen plazan, Pedro Miguel Aguinaga biolinjotzailearen kontzertua
- 19:30ean Gabonetako Bola handiko lehen musika emanaldia egingo da Kursaalaren inguruan
- 20.00etan Gabonetako Merkatuko Igluaren lehen kontzertua Sara Grajal eta DJ Pikunharen eskutik
Gabonak inauguratzeko droneak
Ekitaldia amaitzeko,
International Drone Show Jaialdia hasiko da, Kontxako badiaren gainean 300 drone ikusteko aukera izango da. Show berri eta berritzailea da; izan ere, hirian horrelako ikuskizun bat egingo den lehen aldia izango da, eta oraingoan ad hoc egin da Donostiarako.
Ostiraleko pasea klimatologiagatik egin ezin bada, Dronen Nazioarteko Jaialdiaz gozatu ahal izango da larunbatean,
hilak 30, nazioarteko bi bilduma berriren erakusketarekin.
Trafiko mozketak
Inaugurazioa modu egoki eta seguruan egiteko, 17:45etik aurrera itxita egongo da Boulevardeko ibilgailuen trafikoa. Portuaren inguruan, Mollaberria kalea ere moztuko da egun osoan zehar,baina ontzietara sartu nahi dutenei sartzen utziko zaie.
Halaber, Boulevard, Hernani kalea, Andia kalea, Cervantes plaza eta erlojuak lotzen dituen bidegorriaren zatia ere moztuko da.
Udaletxeko terrazatik piztea egin ondoren, minutu pare bat emango dira herritarrak Kontxako barandara hurbildu ahal izateko. Hernani kaletik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta ikuspen txikiagoa izango du ikuskizunak; beraz, pizte-lanak egin ondoren, Kontxako pasealekura hurbiltzea gomendatzen da.
Erlazionatutako dokumentuak
2024/11/22-an argitaratua