COVID-19

Covid ziurtagiria, aldaketak eta informazioa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken dekretuaren (2021-12-14) arabera, eremu itxi gehienetara sartzeko Covid ziurtagiria derrigorrezkoa izango da: kontzertu-aretoak, ostalaritza-establezimenduak eta jatetxeak, kiroldegiak, gimnasioak, ospitaleak,...

Dekretu honetan aurreikusitako neurriek 2022ko urtarrilaren 31ra arteko iraupena izango dute, eta etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo zaie, egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko.

Nola eskuratu EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala. Non exigitzen da.

Donostia

  • Donostia Kirola: nahitaezkoa da Covid ziurtagiria edo pasaportea aurkeztea kiroldegietako harrera-postuan udal kirol instalazioetan sartu aurretik. Informazio gehiago

Euskadi:


Osasun-informazioa: koronabirusaren aurrean jarduteko informazioa eta gomendio orokorrak (Osakidetza), COVID-19aren erreferentziazko osasun zentroak Donostian (Gros, Amara Berri eta Alde Zaharra), Covid-19 APPa.

2020/12/10-an argitaratua