Udalak ateak irekiko dizkie herritarrei beste urte batez maiatzeko zubian

Bisita gidatuetarako izen-ematea apirilaren 7an hasiko da, 010 telefonoan edo Udalinfoko bulegoetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak Ate Irekien Jardunaldiak antolatuko ditu laugarren urtez maiatzaren 1, 2, 3 eta 4an, erakundea herritarrei hurbiltzeko eta hiriko eraikinik enblematiko eta maitatuenetako bat balioan jartzeko asmoarekin.

Donostiarrek eta bisitariek Udalbatza Aretoa, eskailera nagusia, Harrera Gela, Gobernu Batzarraren Aretoa eta Prentsa Aretoa bezalakoak bisitatu ahal izango dituzte, eta beste elementu historikoak ere ezagutu.

Udaletxeko areto nagusiak libreki, erreserbarik gabe, bisitatu ahal izango dira ezarritako orduetan, baina nahi dutenek doako bisita gidatuetan parte hartu ahal izango dute.

Eraikina bisitatzeko sarrera orokorra Alderdiederreko erdiko eskaileretatik egingo da, eta ordutegi orokorra honako hau izango da:
Maiatzak 1, 3 eta 4: 11:30etik 14:00etara / 16:00etatik 20:00etara
Maiatzak 2: 16:00etatik 20:00etara

Bisita gidatuak

Gidariarekin Ate Irekien Jardunaldian parte hartu nahi duten herritarrek edo bisitariek apirilaren 7tik 28ra eman dezakete izena:
  • 010 telefono zenbakiaren bidez (943.48.10.00 udalerritik kanpo)
  • aurrez-aurre Udalinforen bulegoetan

Taldeek 25 pertsona izango dituzte gehienez, eta udaletxearen historia azalduko duten bisita gidatuetarako ordutegiak honako hauek dira:

Maiatzak 1, 3 eta 4
  • 11:30 Euskaraz
  • 12:30 Gaztelania
  • 16:00 Euskaraz
  • 17:00 Gaztelania

Maiatzak 2
  • 16:00 Euskaraz
  • 17:00 Gaztelania

2025/04/04-an argitaratua