Dantza garaikidea eszenan

Martxoaren 22an, larunbatean, sormen eztanda bat biziko dugu Kontadoresen, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Dantza Garaikideko ikasleekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datorren larunbatean, martxoaren 22an, 19:00etan, Kontadores Gazte Zentroa sormen eta adierazpen artistikoaren agertoki bihurtuko da, dantza garaikidearen erakustaldiarekin, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleen eskutik. Beren sorkuntza koreografikoak aurkeztuko dituzte, hilabeteetako ahaleginen, dedikazioaren eta esplorazio artistikoaren emaitza direnak.

Maddi Muñoz eta Marta Ortega irakasleen gidaritzapean, ikasleek mugimenduekin eta adierazpenekin esperimentatu dute. Koreografia bakoitza artista gazte hauen lan kolektiboaren eta pasio indibidualaren isla dira, lehen aldiz ikusleekin partekatzen baitituzte beren ikuspegi eta emozioak mugimenduaren bidez.

Sorkuntza artistikoa garapen pertsonalerako tresna

Sorkuntza artistikoa ariketa tekniko bat baino askoz gehiago da, garapen pertsonalerako tresna eraldatzaile gisa funtzionatu du. Prozesu horretan, ikasleek konfiantza sendotzen dute, beren sormen horizonteak zabaltzen dituzte eta adierazpide berriak aztertzen dituzte, etorkizuneko erronka artistikoei segurtasun handiagoz aurre egiteko.

Erakustaldi hau, sortzen ari den talentuaren leihoa ez ezik, musika, dantza eta emozioa bere egoerarik garbienean uztartzen dituen ikuskizun paregabeaz gozatzeko gonbidapena ere bada. Parte hartzaileetako batzuentzat, ekitaldi honek dantza garaikidearen munduan egindako ibilbide oparoaren hasiera markatuko du.

Gainera, aurkezpena amaitzean, solasaldi ireki bat egingo da, non ikusleek artistekin elkarreraginean aritzeko, galderak egiteko eta erakutsitako pieza koreografikoen atzean sormen prozesuan sakontzeko aukera izango duten.

2025/03/04-an argitaratua