Donostiako Udalak Mikel Zabalza omenduko du

Donostiako Udalbatzak Mikel Zabalza Garate udal langilea omenduko du datorren hilaren 19an, bere heriotzaren 35. urteurrenean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Giza Eskubideen Batzordean Udal talde politikoek adostu duenez, Mikel Zabalzaren omenaldia eta erakunde ekitaldia Udalbatzan egingo dute hilaren 19an.

Gertuko iraganaren oroimenaren inguruko politiken baitan kokatuko da hurrengo ekitaldia, baita hirian izandako giza eskubideen urraketen oroimenaren bidean ere. Aldi berean, Udalak bizitzaren eskubidearen urraketaren biktima izan diren udal langileei egin ohi dien errekonozimenduen parte izango da.

Mikel Zabalza Garate Orbaitzetan (Nafarroa) jaio zen. Donostiako Compañía del Tranvíako autobus gidaria zen, eta ELA sindikatuko kidea. 1985an Guardia Zibilak atxilotu egin zuen eta, Intxaurrondoko kuarteletik pasa ostean, egun batzuk beranduago bere gorpua Bidasoa ibaian azaldu zen. Heriotz hau ez da inoiz epaitegietan argitu.

2020/12/03-an argitaratua