Hiriko 24 haur-parke konpontzeko kontratua esleituta

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Kontxa hondartzako sarrerak, Uhartea: larrialdieterako hitzarmena, Astiñene, Igarako Plan Orokorraren aldaketa, Dirulaguntzak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak hiriko 24 haur-parke konpontzeko kontratua esleitu du. Contenur SL enpresa izan da esleipenduna eta Udalak 66.140 euroko inbertsioa egingo du.

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, helburua dela hondatuta dauden eta arriskutsuak izan daitezkeen elementuak konpontzea, garbitzea, aldatzea eta margotzea. Eta lan horiek egingo dira, Amarako, Altzako eta Antiguako launa parketan, Aiete Miramoneko eta Igara-Errotaburuko hiruna parketan, Gros-Ulia eta Igeldoko bina parketan, eta Intxaurrondoko eta Egiako parke bana.

Contenur enpresa esleipendunak 16 asteko epea izango du lan horiek egiteko.

Kontxa hondartzako sarrerak


Tokiko Gobernu Batzordeak Vanesa Rial Vilcabanari esleitu dio Kontxako Hondartzarako sarbideak kontrolatzeko zerbitzuak emateko kontratua.

Kontratuak hiru hilabete eta erdiko iraupena izango du, irailaren 15a arte, eta ez du luzapenik izango. Esleipen prezioa 65.874 eurokoa da.

Uhartea: larrialdieterako hitzarmena


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Prebentzio, Su-itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren eta Isuar Bidaiak enpresaren - uharteko motoren enpresa ustiatzailea – arteko hitzarmena.

Helburua da, bainu denboraldian uharteak hartzen dituen bisitarien gehitzea eta dibertsifikatzea dela-eta, sor daitezkeen larrialdi egoerei modu koordinatuan erantzutea; baita bainu denboralditik harago programatutako itsasargiaren etxean dagoen eskulturara egingo diren bisita turistiko zein eskolakoetan sor daitezkeenei ere.

Horrenbestez, Prebentzio, Su-itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak zein larrialadien erantzunarekin lotura duten gainerako udal-agentzia eta zerbitzuek garraio sistema izango dute baldin eta larrialdiren bat edo larrialdi baten ondorioz pertsonak ebakuatzeko beharra egongo balitz.

Astiñene


Tokiko Gobernu Batzrodeak onartu du LKS Ingenieria eta Ingenieria Zero enpresek osatutako UTE delakoari esleitutako Astiñeneko zubia eraikitzeko obra zuzendaritzari laguntza tekniko emateko kontratua ebaztea.

Lanen garapanean izandako hainbat arazo direla-eta, amaiera aurreikuspena aldatu da, eta beraz, laguntza teknikoa emateko kontratuak legeak baimendutakoa baino aldaketa handiagoa izan du.

Hortaz, Tokiko Gobernu Batzordeak kontratua ebatzi du, eta era berean, kontratu hori esleitzeko espediente berria onartu du. Eta esleipen berriaren aurrekontua 75.000 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak zerbitzua emango du lanak amaitu arte.

Igarako Plan Orokorraren aldaketa


Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Donostiako Udalak eta Sociedad Vascongada de Publicaciones S.A.-k sinatu beharreko hirigintza-hitzarmena, Igarako eremuan Hiri Antolaketarako Plan Orokorra aldatzeko.

Hitzarmenak proposatzen du 21.000m2ko bizitegi eraikigarritasuna egun El Diario Vascok dituen instalazioetan. Izan ere, bere jarduera beste leku batera aldatuko du produkzio eta jarduera behar berriak direla-eta. Hortaz, eremu horretan babes publikoko etxebizitzak (%40) eta etxebizitza libreak (%60) egingo dira. Gainera, erabilera tertziariorako 600m2ko eraikigarritasuna egongo da, eta eremuaren Hegoaldean plaza ireki handia sortuko da.

Diru-laguntzak


Tokiko Gobernu Batzordeak segidako diru-laguntzak onartu ditu:
  • 43.418 euro 23 auzo elkarteri mantentze gastuetarako.
  • 10.385 euro Memoria Historikoarekin lotura duten 7 elkarteri.
  • 8.411 euro ingurumenarekin lotura duten 7 elkarteri mantentze-gastuetarako.
  • 13.148 euro ingurumenarekin lotura duten 13 elkarteri beste hainbeste proiektu berezi egiteko.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/06/01-an argitaratua