Otsailak 5: ur-hornidura berrezarri da Altzan

Altzako kiroldegian ezingo dira dutxak erabili

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Altzako ur-hornidura berrezarri da matxura konpondu ondoren. Oraindik ere baliteke ura nahasia iristea.

Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zerbitzuek haustura bat detektatu dute Altza auzoko ur-hornidurako sareko hodi batean, zehazki, Lauaizetako zubiaren parean. Ondorioz, uraren pasabidea moztu behar izan dute, eta horrek auzoko hainbat etxebizitzari eragin dio.

Altzako kiroldegian gaur ezingo dira dutxak erabili, dena den, Kiroldegia irekita mantenduko da eta ikastaroak normaltasunez emango dira. Barkatu eragozpenak

2026/02/05-an argitaratua