Emakumeen Etxeko udako programa

Jarduerak uztailean izango dira, eta abuztuan etxea itxita egongo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Prest dago udarako jarduera programa Emakumeen Etxean. Jarduera guztiak doakoak dira, eta uztailean egingo dira. Abuztuan etxea itxita egongo da.

Izen-ematea ekainaren 9tik 22ra egin daiteke, biak barne, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailaren orri honetatik. Zalantzarik baduzu, hurbildu Emakumeen Etxera.

Aurtengo edizioak tailer hauek eskaintzen ditu:

• Sabel dantza (ekainak 30, uztailak 2 eta 3)
• Ezetz esan nahi dudanean (uztailak 1eta 8)
• Aldareak: nire ni jakintsuenarekin, sortzaileenarekin eta askeagoarekin konektatzeko tresna bat (uztailak 14,16 eta 17)

Jarduerei buruzko informazio guztia dokumentu honetan kontsultatu daiteke:

Erlazionatutako dokumentuak

2025/06/06-an argitaratua