Donostiako Parte Zaharrean zuntz optikoa zabaltzeko lanak

Hedatzeko hodiak eduki nahi dituen edozer operadore jar daiteke harremanetan Donostia Sustapenarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Gaur egun, Donostiako Parte Zaharrak ez du zuntz optikoko zerbitzurik, 2.600 etxebizitza ingururen eskaerari aurre egiteko.

Donostiako Parte Zaharra Kultur Ondare −Monumentu Multzoaren kategorian− izendatzen duen 2019ko apirilaren 16ko 68/2019 Dekretuaren eta Parte Zaharraren Birgaitze Plan Bereziaren 53. artikuluaren arabera, ez da onartzen instalazioak fatxadatik bideratzea Dekretuaren eraginpeko bi hirigintza-esparruetan (“CE.02 Portua” eta “CE.03 Parte Zaharra”), eta, beraz, jabeen erkidegoetako atarien barrualdetik bideratu behar dira telekomunikazio-zerbitzuak.

Donostiako Parte Zaharreko gaur egungo telekomunikazio-azpiegiturak (kanalizazioak) ezarri ziren Parte Zaharreko Urbanizazio Lanen faseen bidez eta Donostiako Udalak gauzatu eta finantzatu zituen horiek guztiak. Telekomunikazio-zerbitzuen kanalizazio horiek atari bakoitzaren hasieraraino egin ziren. Orain, berriz, atarien barrutik telekomunikazio-hodiak pasatzeko lanak egingo ditu Donostiako Udalak, Etxegintza erakunde publikoaren bitartez.

Donostiako Udalak operadoreen eskura jarri nahi ditu telekomunikazio-azpiegiturak, Donostiako Sustapena SAren bitartez. Izan ere, Donostia Sustapena arduratzen da egungo udal titulartasuneko telekomunikazio-azpiegiturak kudeatzeaz.

Harremanetarako


Parte Zaharrean zuntz optikoa hedatzeko hodiak eduki nahi dituen edozer operadore jar daiteke harremanetan Donostia Sustapenarekin, 2022ko maiatzaren 31 baino lehen, fomentoss@donostia.eus helbide elektronikora idatzita.

2022/04/28-an argitaratua