6.200 emakume berdintasunaren alde lehiatuko dira igandean Lilatoiaren 35. edizioan

5 kilometroko lasterketa herrikoiaren helburua da emakumeak kirolaren bidez ahalduntzea da, osasuna, inklusioa eta talde-lana sustatuz

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Igande honetan, otsailaren 23an, Lilatoiaren 35. edizioa ospatuko da. 6.200 emakumek eman dute izena herri-lasterketa honetan parte hartzeko. Kirol lehiaketa honen helburua "emakumeak kirolaren bidez ahalduntzea da, osasuna, inklusioa eta talde-lana sustatuz ".

Lasterketa

Lasterketa 5 km-koa izango da eta Atlético San Sebastián Kirol Klubak antolatu du. Lasterketa 10:25etan hasiko da, Handbikie modalitateko parte-hartzaileen irteerarekin, eta 10:30etan irteera orokorra izango da. Horien aurretik, 10:00etatik 10:15era, aldez aurreko beroketa orokorra egingo da Zumba saio batekin Boulevardean.

Lasterketaren egun berean Gipuzkoa Plazan poltsak uzteko kontsigna zerbitzua egongo da 09:00etatik 12:00etara, eta probaren ondoren, parte-hartzaileek Kontxako hondartzako kabinetako dutxak erabili ahal izango dituzte.

Sari banaketa

Sari banaketa Alderdiederren egingo da 11:30ean, eta kategoria bakoitzeko lehenengo hirurak sarituko dira (Juniorrak, absolutuak eta beteranoak). Sari berezi bat ere emango zaie hiru talde ugarienei. Ondoren, 'Lilapote' -az (pintxoa eta edaria) gozatzeko aukera izango da Alde Zaharreko hainbat tabernatan.

Dortsala jasotzea

Izena eman duten emakume guztiek Emakumearen Etxean (Okendo, 9) jaso ahal izango dituzte beren dortsalak:
  • otsailaren 21ean (ostirala)
  • otsailaren 22an (larunbata)

Donostian Apalategi Kirolak dendan ere jaso ahal izango dira.

2025/02/19-an argitaratua