Safia el Aaddam idazleak "Hija de Inmigrantes" liburua aurkeztuko du Donostian

Abenduaren 10ean izango da, 19:00etan, San Telmo Museoan doako sarrerarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Safia El Aaddam idazle eta aktibistak, arrazakeriaren aurkako Espainiako dibulgatzaile digital ezagunenetako bat "Hija de Inmigrantes" bere lehen liburuaz hitz egingo digu. Benetako gertakarietan oinarritutako eleberri fikzionatua da, eta egileak osasun mentalaren gaia jarri du mahai gainean, etorkinen alaba izateagatik eta jatorri afrikarreko pertsona arrazializatua izateagatik osasun mentala nola larritzen den azaltzeko.
Safia el Aaddam, amazigh jatorriko etorkinen alaba da ( Marokoko iparraldeko etnia bat ) eta bizitza osoa darama Espainian bizitzen. Baina, hala ere, etorkinen beste milaka seme-alabek bezala, haien bizitza oso bestelakoa izan da Espainiako gainerako haurrenarekin alderatuta. Bi munduren artean bizi izan da, bi kultura erabat ezberdinen artean.

“Hija de inmigrantes” liburuak Lunja, Kataluniako herri batean jaiotako amazigh jatorriko neskatoaren istorioa kontatzen digu. Txiki-txikitatik arrazakeriari, pobreziari eta, batzuetan, bere kulturari aurre egin behar izan diona.

Istorio honetan, atalez atal, Lunja, adinean eta sendotasunean hazten joango da. Berarekin bidaiatuko dugu, bere psikologoaren bulegotik, bere arazo mentalen jatorria ezagutzeko. Hitz bakoitzarekin, bere nortasunarekin adiskidetzen joango da, eta txikia zenean hainbeste markatu zuten zailtasunei aurre egingo die, beste batzuek berak bizitakoa pasa ez dezaten. Etorkinen hainbat eta hainbat seme-alabek bizitakoa.

Safia El Aaddam idazlea, dibulgatzailea eta aktibista da, sare sozialetan ezaguna @hijadeinmigrantes izenarekin. Bartzelonako Unibertsitatean filologia ikasi zuen, arabiar eta hebrear ikasketetan espezializatua, eta haurrei eta nerabeei arreta emateko graduondokoa du. Espainiako dibulgatzaile digital eraginkorrenetako bat da, arrazakerian, migrazio-gaietan eta genero-ikuspegian espezializatua. 2024an “España ¿racista?” izeneko saiakera argitaratu du, arrazakeria sistemikoaren sustraietan sakontzen duena.

Aurkezpena gaztelaniaz egingo da, abenduaren 10ean, 19:00etan, San Telmo Museoan.


Antolatzaileak:

Donostiako Udaleko Kultura Aniztasunaren Bulegoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritza.

Laguntzailea: San Telmo Museoa

2024/12/05-an argitaratua