Genero-ikuspegia duen hirigintzari buruzko hitzaldia Jabekuntza Eskolan
Topaketa ekainaren 2an izango da Casares-Tomasene kultur etxean
Genero-ikuspegidun hirigintzari buruzko hitzaldia izango da ekainaren 2an Altzako Casares-Tomasene kultur etxean. Jarduera hau Ekialdeko Barrutiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak antolatu dueta
Kaleak gorpuztu: zubiak, murruak, bideak, etxeak du izenburua.
Juntura Kooperatibak gidatutako saio honek
espazio fisikoaren inguratzen duten politikei buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu: zer dago baimenduta espazio publikoan eta zer dago debekatuta? Nor mugi daiteke libreki eta nor ez? Nork hartzen ditu erabaki horiek eta norekin adosten dira?
Hitzaldia izango da Jabekuntza Eskolak udaberrian antolatutako sei jardueretatik azkena. Eskola 2020an jarri zen martxan, eta urtean bitan egiten da, udaberrian eta udazkenean. Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lan Taldeak Donostiako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin antolatzen duen ekimenetako bat da.
Emakumeak ahalduntzearen helburua da emakume izateagatik jasaten duten desberdintasun- eta diskriminazio-egoera estrukturalaren kontzientzia indibiduala eta kolektiboa hartzea, eta beren bizitzei buruzko erabaki estrategikoak hartzeko gaitasuna, boterea eta kontrola eskuratzea.
Hitzaldia irekia da, eta ez da beharrezkoa izena ematea.
Informazioa
- Eguna: Ekainak 2
- Ordua: 18:00
- Lekua: Casares-Tomasene kultur etxea
- Informazio gehiago: 623307159 / jabekuntza.ekialde@gmail.com
2025/05/21-an argitaratua