Arteleku plaza egiteko proiektua onartu da

Tokiko Gobernu Batzordearen beste erabakiak: Otorduak, Uba aterpextea, Gabona zuretzat

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak Txomin eneako Arteleku plaza egiteko proiektua onartu du. Joaquim Mula Montsenyk idatzitako proiektua da, eta 1.741.384 euroko aurrekontua du.

Otorduak


Tokiko Gobernu Batzordeak Intxaurrondoko gizarte zerbitzuen zentroan eskaintzen duten OTORDUAK programarako kontratazio espedientea onartu du. Gizarte-bazterketa egoera larrian dauden pertsonei eta familiei zuzenduta dagoen janaria prestatzeko eta entregatzeko zerbitzua da, eta Gizarte Ekimeneko Zentro Bereziei eta Lanerako Zentroei gordetakoa.

Kontratuaren xedea hurrengoa da:
  • Egunean gutxi gorabehera 25 menu prestatzea, plater bakoitza modu indibidualean ontziratuta
  • Menu horiek boluntarioen bidez gizarte bazterketa egoera larrian diren pertsonen/familien artean banatzea

Kontratuan aurreikusten den gehienezko aurrekontua 43.161 eurokoa da, non ontzi bakoitzaren prezioa 4,73eurotakoa den. Kontratua gauzatzeko epea 2 urtekoa da kontratua formalizatzen denetik, urtebeteko iraupena izango duten bi balizko luzapenekin.

UBA aterpetxea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du UBA Aterpetxeko esparruak erabiltzeko doako lagapena, sozietate horretako kudeatzaileak, Donostiako Sustapenak, 2020ko azaroaren 23an hartutako erabakian ezarritako baldintzetan.

Gabonak zuretzat


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Gabonak zuretzat argazki-lehiaketa egitea. 14 eta 30 urte bitarteko edozein gaztek parte hartu ahal izango du bere argazkia 2020ko abenduaren 21etik 2021eko urtarrilaren 6ra bitartean Instagramera igoz.

Deialdi honen helburu nagusia gazteen parte-hartzea sustatzea, gabonetan aisialdirako eskaintza handitzea eta dibertsifikatzea eta sormena sustatzea da.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/12/15-an argitaratua