Apirilak 2: Boulevarda eta Kontxa itxi egingo dira

Maratoi Erdiak trafikoan eragina izango du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Igande honetan, hilaren 2an, Maratoi Erdia egingo da gure hirian. Honek Erdialde, Gros eta Antigua auzoko trafikoan eragina izango du, batez ere, 09:45etik, gutxi gorabehera, 12:30ak arte. Lasterketa 10:00etan hasiko da.

10:00etatik 12:00etara Dbuseko autobusetako bidaiak dohainik izango dira (lasterketagatik eraginak izango dituzten lineetan bakarrik)

Eraginak

Irteera eta helmuga Boulevardean izango dira eta, beraz, 6:30etik 14:00etara, zumardi hau itxita egongo da Legazpi kaletik Hernani kaleraino.

Kontxa pasealekua 09:45etik 12:30era itxiko da.

Lasterketako ia errepide guztiak konoz beteak egongo dira eta beraz, ibilgailuak eta korrikalariak aldi berean egon ahal izango dira

Ibilbidea (2 buelta)

Boulevard - Hernani (autobus-erreia) Andia - Miramar; Askatasunaren hiribidea (Urbieta eta Easoko tartea); Easo; Zubieta (autobus-erreia); Kontxa pasealekua; Antiguako tunela; Zumalakarregi (ezkerreko erreia); Tolosa (ezkerreko erreia); biraketa Ibaeta plazan ; Tolosa (ezkerreko erreia); Zumalakarregi (ezkerreko erreia) ; Antiguako tunela; Kontxa pasealekua; San Martin; Foruen pasealekua (eskuineko erreia); Espainia plaza; Argentinar Errepublika (eskuineko erreia); Zurriola zubia; Zurriola hiribidea (ezkerreko erreia); Nafarroa hiribidea; biraketa José Aranan; Nafarroa hiribidea; Zurriola hiribidea (autobus-erreia); Zurriolako zubia (autobus-erreia); Erregina Erregeordearen kalea (autobus-erreia); Boulevard.

Auzoetarako sarrerak eta irteerak

09:45ak aldera trafikoa itxi ondoren, hiriko auzoetarako trafikoaren sarrera eta irteera nondik egin kontsulta dezakezu.

Autobusak

Autobusetako ibilbide eta geralekuetan hainbat aldaketa egingo dira: Dbus, Ekialdebus, Lurraldebus

Erlazionatutako dokumentuak

2023/03/30-an argitaratua