'Feel Like a Donostiarra', kanpaina berri bat turismo jasangarriaren alde

Donostia eta bisitari nazional zein atzerritarrak hiria donostiarrak balira bezala bizitzera gonbidatzen ditu, errespetua eta bizikidetza abiapuntu hartuta.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Turismoak lanean jarraitzen du hiria kalitateko helmuga jasangarri gisa promozionatzeko, arreta berezia jarrita geure kulturan, gastronomian, naturan, tokiko plan jasangarrietan, etab. Era berean, desestazionalizazioaren aldeko apustua ere egin du eta, horretarako, urrian eta azaroan zehar, turismo gutxien duten hilabeteak izanda, “Feel like a donostiarra” ikus entzunezko kanpaina abiaraziko du, Donostia bisitatzen dutenei hiria bertakoak balira bezala bizitzeko gonbidapena luzatuz.

Cristina Lagé Donostiako Turismo Jasangarriko zinegotziak esan du: “gure helburuetako bat da bisitatzen gaituztenek donostiarrak balira bezala jardutea Donostian, bertako ohiturak eta tradizioak ezagutuz eta hiriko eguneroko bizitzan parte hartuz, eguneroko lan arruntak errespetuz eta Donostia modurik naturalean arakatuz”.

Kanpaina publiko estrategiko bati zuzendua dago, bereziki Espainia, Frantzia eta Erresuma Batuko bisitariei, lehentasuna emanda gure hiria bisitatzeko interesa agertu duten eta ongi konektatuta dauden hiriei. Profil berriak bilatzen dira, hots, bizitza osasuntsua, bidaiak, gastronomia, ingurumena eta jasangarritasuna maite dituzten bisitariak, batez ere 25 eta 55 urte artekoak.

2022/09/30-an argitaratua