2019ko Aste Nagusia: Bide mozketak

Bulebarra moztuta egongo da trafiko arruntari 18:30etik 01:30era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bulebarra moztuta egongo da trafiko arruntari 18:30etik 01:30era, Aste Nagusi osoan, bi egun hauetan izan ezik: hilaren 10ean, 17:00etan itxiko da, eta, hilaren 13an, 15:00etan.

Datorren larunbatetik aurrera (abuztuak 10) Aste Nagusiko jai-ospakizunak izango dira gure hirian. Hori dela eta, ezinbestekoa da trafiko-neurri bereziak hartzea. Haien eragina, batez ere, hiriko erdialdean nabarituko da.

Helburua da, alde batetik, Bulebarreko jai-gunea babestea eta Alderdi Ederren su artifizialak behar bezala jaurtitzeko baldintzak betetzea, eta, bestetik, auto-pilaketak eta trafiko-gatazkak murriztea, ahal den neurrian.

Gainera, 21:00etatik aurrera, egoiliarren aparkalekuak babesteko eta larrialdietako ibilgailuen zirkulazioa bermatzeko, kale hauetatik ez da sartzerik izango su artifizialak jaurtitzeko puntuaren ingurunera:
  • Colón pasealekua
  • Euskadi plaza
  • Foru pasealekua
  • San Martin kalea

Halaber, prebentzio-neurri gisa, bertan egiten diren kontzertuak direla eta, José Migel Barandiaran pasealekua itxi egingo da, 21:00etatik kontzertua amaitu arte.

JAI-ESPARRUAN IZANGO DIREN TRAFIKO-MOZKETAK



Bulebarreko trafikoa 18:30etik 01:30era moztuko da egunero (garraio publikorako izan ezik; garraio-mota horretarako, 21:30etik 00:00etara moztuko da). Hilaren 10ean, berriz, 17:00etan moztuko da (baita garraio publikorako ere), jaiei hasiera emateko ekitaldia dela eta. Hilaren 13an ere salbuespen bat egingo da: 15:00etan moztuko da (baita garraio publikorako ere), “Bizikleta Festa” izeneko haurren festagatik.

Egunero, 21:30etik 00:00etara, Erdigunea itxiko da, su artifizialak direla eta. Horregatik, herritarrei gomendatzen diegu, ahal duten neurrian, autoz ez joateko hirigunera jai-ekitaldiz betetako aste honetan.

18:30etik 21:30era, Legazpi eta Peñaflorida kaleen elkargunetik zabaltzen den aldea itxiko da trafikorako. Neuri horrek ez dio garraio publikoari eragingo. Itxiera-puntuak bidegurutze hauetan egongo dira:
  • Bulebarra-Legazpi
  • Garibai-Peñaflorida

21:30etik 00:00etara, lehen aipatutako itxierez gain, San Martin kaletik eta Colón pasealekutik ere itxiko da trafikoa, hiriaren erdialdeko iparralderantz. Egoiliarrei eta zerbitzu publikoei baino ez zaie utziko bertara sartzen. Itxiera-puntuak honako bidegurutze hauetan egongo dira:
  • Lapurdi plaza - Erdialdeko norabidea (desbideratzea Colón pasealekutik)
  • Euskadi plaza - Santa Katalina zubia (desbideratzea Frantzia pasealekutik)
  • Espainia plaza – Argentinako Errepublikaren pasealekua (desbideratzea Santa Katalina zubitik, Gros aldera)
  • San Martin kalea – Foru pasealekua (desbideratzea Santa Katalina zubi aldera eta Gros aldera)
  • San Martin kalea - Easo kalea (desbideratzea San Martin kaletik)
  • San Martin kalea -Hondarribia kalea (desbideratzea San Martin kaletik)

ZEZENSUZKOA



Egunero, 23:30ean, zezensuzkoa aterako da, Cervantes plazatik. Askatasunaren hiribidetik, Miramar kaletik, Andia kaletik eta Hernani kaletik joango da, Bulebarreraino.

GAUA PIZTU. GAUEKO LASTERKETA, HILAREN 9AN, 23:05EAN



Ibilbideak 5 km ditu, eta hauxe da: Alderdi Eder, Kontxa pasealekua (oinezkoen aldea), Miramar, Askatasunaren hiribidea, Easo, Zubieta, Kontxa pasealekua (galtzada), Antiguako tunela (galtzada), Ondarreta Lorategia. ITZULERA: Ondarreta Lorategiko iturria, Antiguako tunela (oinezkoen aldea), Kontxa pasealekua (oinezkoen aldea), Alderdi Eder, iritsiera.

BIZIKLETA ETA PATINEN LASTERKETA



Abuztuaren 11n, 11:00etatik aurrera, bizikleta eta patinen lasterketa bat egingo da. Hona ibilbidea:

José Migel Barandiaran pasealekua, Zurriola hiribidea, Zurriolako zubia, Erregina Erregentearen kalea, Bulebarra, Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Easo kalea, Zubieta kalea, Kontxa pasealekua, Matia kalea, Karmelo Etxegarai kalea, Sert plaza, Resurrección María de Azkue kalea, Salaberria kalea, Europa plaza, Tolosa hiribidea, Zumalakarregi hiribidea, Kontxa pasealekua, San Martin kalea, Foru pasealekua, Santa Katalina zubia, Euskadi plaza, Frantzia pasealekua, Federico Garcia Lorca pasealekua, Mundaiz zubia, Gernikako Arbolaren pasealekua, Foru pasealekua, Argentinar Errepublikaren pasealekua, Zurriolako zubia, Zurriola hiribidea, José Migel Barandiaran pasealekua.

Lasterketa pasatu ahala, trafikoa moztuko da.

PASEALEKU BERRIA MOZTUTA EGONGO DA, FERIA ESPARRUA DELA ETA



Argazkilari Elkartetik hasita, Pasealeku Berria trafikoari itxita egongo da abuztuaren 4tik 21era, Feria Esparrua bertan jarriko baita, ohi bezala.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/08/09-an argitaratua