Babes Zibilak plangitza berezia egin du Aste Nagusi segurua igarotzeko #Astenagusia2017

Ekitaldi guztiek plangintza bat dute, hain zuzen ere, Segurtasun Mahai Tekniko Iraunkorrak koordinatzen dituen plangintza bat.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Larunbatean hasiera emango zaio Donostiako Aste Nagusiari eta, une horretan, astebeteko jai egitarau zabala hasiko da, hain zuzen ere, jende kopuru handia parte hartuko duten egitarau zabala. Eta ekitaldi horiek guztiak modu seguruan egin ahal izateko, Babes Zibilak plangintza berezia martxan jarri du, hain zuzen ere, Segurtasun Mahai Tekniko Iraunkorrak koordinatzen duen plangintza berezia. Bertan, jaietan inplikatuta dauden eragile guztiek parte hartzen dute.

Hala, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Su-hiltzaileak, Osakidetza, Babes Zibila, dBus, Mugikortasun departamentua, Itsas Kapitania eta Donostiako Festak-eko kideak elkarlanean aritzen dira. Eta koordinazio zentroa Garberako Su-hiltzaileen egoitzan dago. Bertatik koordinatzen dira ekitaldi guztiak, eta atentzio berezia ematen zaie jende kopuru handia parte hartzen duten ekitaldiei.

Hiri-Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek azpimarratu du, oso garrantzitsua dela modu koordinatuan lan egitea, izan ere, horri esker uneoro alertan egoteko gaitasuna ematen digu, eta beti, hiritarrek asteaz goza dezaten.

Jaiak hasi baino lehen, Mahai Tekniko Iraunkorrak hainbat bilera egin ditu, besteak beste, gaur goizekoa. Eta, bertan, kanoikadatik hasita abuztuaren 19an ekitaldi piromusikala arte martxan jarriko diren hainbat segurtasun plangintzetan lan egin dute.

Aginte Postu Aurreratua gauero su artifizialen gunera joango da. Eta helburua da plangintza berezian parte hartzen duten zerbitzu guztiak koordinatzea, bereziki, asteko ekitaldi nagusian den horretan. Gogoratu behar da, gauero 10.000 pertsona inguru joaten dela su-artifizialak ikustera.

Jende kopuru handia biltzen duten ekitaldiek segurtasun eta babeserako plangintza bereziak dituzte. Eta, besteak beste, ekitaldi horiek segidakoak dira: Su-artifizialak, zezen suzkoa, abordaia edo Sagueseko kontzertuak. Bertan, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasuna indartuko dute, eta elkarlanean arituko dira sortzen diren beharrei erantzuteko.

Gainera, Segurtasun Mahai Tekniko Iraunkoarrak lan egin du aurreko urteetan egin ez diren trafiko mozketak egiteko. Horren harian, Martin Ibabek honakoa esan du: "Hirian sartzeko kontrolak indartuko dira. Eta, gainera, aurten, segurtasun plangintzan parte hartzen duten pertsonek identifikazio berezia izango dute eta hiritarren eskura egongo dira".

Martin Ibabek, halaber, hiritarrei eskatu die kolaborazioa eta konplizidadea edozein gertakari salatzeko, eta dei egin die garraio publikoa erabiltzeko jai guneetara joateko zein etxera itzultzeko.

2017/08/10-an argitaratua