Asteburu honetan, otsailaren 7an eta 8an, hirian egingo diren hainbat ospakizunek aldaketak eragingo dituzte Dbusen lineetan.
Otsailak 7, larunbata: kaldereroak Amara Zaharrean
Otsailaren 7an, larunbatean, kaldereroak direla eta, 18:30etik 19:15era gutxi gorabehera aldaketak egingo dira Amara Zaharrean (Easo plaza eta Easo kalea).
Otsailak 8, igandea: aldaketak Erdialdean Inude eta Artzaien ospakizuna dela-eta
Otsailaren 8an, igandean, 12:00etatik 12:30era Inude eta Artzaiak ospatuko direla eta, Boulevardean autobus ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira.
Otsailaren 8an, igandean, 7:15etik 14:00etara gutxi gorabehera, Uliako Gimnastikaren Krosa dela eta, autobus lineen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira.