Osakidetzaren oharra, Groseko Ramuntxo Berri tabernan antzemandako COVID agerraldiari buruzkoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren parte-hartzea eskatzen dute, behean deskribatzen den kasuan egonez gero, PCR proba egiteko aurretiko hitzordua eskatzeko.          

NORK? 

         
Uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean Donostiako Ramuntxo Berri tabernan egon diren pertsonak.          
           

ZER EGIN BEHAR DUTE? 

         
  • Groseko osasun zentrora telefonoz deitu PCR bat egiteko hitzordua eskatzeko, 943 00 79 09 telefonora.    
  • Edo, bizilekua Donostiatik kanpo duten pertsonen kasuan, harremanetan jarri behar dira bere osasun-zentroarekin, edo Osasun-aholkuko telefonora deitu: 900 20 30 50



Probak abuztuaren 7an hasiko dira, 09: 00etan, Okendo Kultur Etxean (Avda. de Navarra 7 Donostia-San Sebastián.          
          
Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.  

Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi dute, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta haien asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea.    
           

2020/09/04-an argitaratua