Donostiako Udalak omenaldia egin die terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei. Ekitaldia Alderdi Ederren dagoen biktimak omentzeko Oroimena monolitoan izan da. Bertan, udal korporazioak parte hartu du, Jon Insausti alkatea buru. Minutu batzuk isilean igaro ondoren, lore-eskaintza egin dute, Udal Txistularien bandak lagunduta.