Herrera ikastetxerako sarbideak errazteko mozketak izango dira Ederrena kalean

Mozketak ikasturtean zehar egingo dira, astelehenetik ostiralera, 8:50etik 9:05era eta 15:50etik 16:10era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ederrena kalea 15 minutuz itxita egongo da Herrera Ikastolan sartzeko eta irteteko orduetan, ikasleen segurtasuna bermatzeko, COVID-19ak sortu dituen behar berrien testuinguruan.

Mozketa hurrengo astelehenean, urriak 19, hasiko da eta ikasturte osoan izango da. Berau Peruene kaleko bidegurutzetik hasi, eta ikastetxeraino izango da, astelehenetik ostiralera, eta bi txanda izango dira egunero:
  • 8:50etik 9:05era
  • 15:50etik 16:10era

Mugikortasun sailak eta ikastetxeak, halaber, herritarren laguntza eskatu eta eskertzen dute, haurren segurtasuna bermatzeko.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/10/16-an argitaratua