Abenduak 1, Hiesaren Aurkako Munduko Eguna

Donostiako Musika eta Dantza Eskolak emanaldi berezia eskainiko du HIESAren biktima guztien omenez

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, HIESaren aurkako Munduko Eguna ospatuko du datorren ostegunean, abenduak 1, Udaleko Giza Eskubideen atalaren eta Musika eta Dantza Eskolaren laguntzarekin.

Egun hori dela eta, hainbat sentsibilizazio eta kontzientziazio jarduera antolatu dira herritarrentzat, eta, horrez gain, pandemia horrek eragiten dien pertsonei elkartasuna erakusteko.

Abenduaren 1ean, udal ekipamenduek, garraio publikoak eta Udalak berak begizta gorriak dituzten kartelak erakutsiko dituzte, HIESaren aurkako borrokaren ikur bihurtu dena. Azaroaren 30etik, asteazkena, abenduaren 2ra, Kursaaleko fatxada begizta gorriarekin argiztatuko da. Gainera, ostegun gauean, Udaletxea ere gorriz argiztatuko da.

Bestalde, ostegunean bertan, abenduak 1ean, elkarretaratze bat egingo da Kalkutako Teresa plazan, HIESaren memorialaren ondoan, arratsaldeko 18:30ean. Bertan, elkarteek urteko manifestua irakurriko dute. Ondoren, 19:00etan, Tabakaleran, Musika eta Dantza Eskolak hainbat koreografia eskainiko ditu, bereziki egun honetarako konposatutako batzuekin. Tabakaleran ere elkarteek informazio-mahaiak jarriko dituzte dantzaldiaren zehar.

Era honetan, Donostiako Udalak aurten programaturiko ekintzetan parte hartzera gonbidatzen eta adoretzen zaituzte.

2022/11/28-an argitaratua