Bidean Bat, hirian mugitzeko zailtasunak minimizatzeko topaketa

Dbusek antolatuta, Europako Mugikortasun Astearen barruan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak Europako Mugikortasun Astea dela-eta prestatu duen programazioaren baitan, Dbusek Bidean Bat ekimena egin du Alderdiederreko zabalgunean. Ekintzaren helburua da herritarrekin elkartzea, hiriko autobus bat gidatzean dauden mugapenen berri emateko, eta hiritik mugitzean dauden arriskuak saihesteko eta zailtasunak minimizatzeko.

Goizean zehar, Dbuseko langile batzuek autobus bat gidatzeari buruzko bitxikeria batzuk ezagutarazi dizkiete Alderdi Ederrera hurbildu direnei, izan ere, autobusek dituzten neurri eta ezaugarriengatik, autobusak gidatzea eta auto bat gidatzea oso gauza desberdinak dira.

Parte hartzaileek zuzenean ikusi ahal izan dituzte zailtasun horietako batzuk, esterako, ibilgailuak dituen ikuspen mugak edo angelu itsuak. Era berean, Dbuseko langileek maniobra batzuk egin dituzte autobusekin, bertaratu direnek ikus dezaten zenbat leku behar den maniobra horiek egiteko.

Mugikortasuna hobetzen

Yarzak adierazi duenez, “garraio publikoa aitzindari zorrotza da, oraindik ere, gure hiriko mugikortasunerako; milaka pertsonak erabiltzen dute garraio publikoa, eta, gainera, funtsezko pieza dira hiriko bideetan zehar egunero egiten diren joan-etorrietan. Horregatik, bereziki garrantzitsua da autobus horiek gidatzen dituzten pertsonen lekuan jarri ahal izatea, ibilbideak egiterakoan dituzten beharrak eta zailtasunak ezagutzea eta, horrela, mugikortasunean inplikatutako kolektibo guztien arteko bizikidetza hobetzen laguntzea".

Igor Gonzalezek, berriz, nabarmendu du “garrantzitsua dela honelako jarduerak antolatzea, hiriko hainbat kolektiboren partaidetzarekin, hiriko taldeen arteko harremanak hobetzeko aukera ematen dutelako. Azken batean sinergiak sortzea da helburua, bata bestearekin enpatizatuz, aldi berean arriskuak minimizatzeko eta hiriko mugikortasuna hobetzeko".

Parte hartzaileek gida bat jaso dute arriskuak saihesteko gomendio eta aholkuekin, hiritik mugitzean eta autobusak gidatzean dauden zailtasunak minimizatzeko.

2024/09/19-an argitaratua