Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 18. ekitaldia

Martxoaren 28ra arte aukeratu ahal izango dituzu obrak www.donostia.eus/gizaeskubideak webgunean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 18. ekitaldi honetan, herritarrek aukera izango dute Publikoaren Saria erabakitzeko, epaimahai ofizialak aukeratutako margolanen artean hainbat kategoria eta modalitatetan. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu zure gogokoenen alde bozkatuz!

Ekitaldi honetan 2.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dira, eta 1.400 lan baino gehiago aurkeztu dira, bakarkako eta taldeko marrazkiak kontuan izanda. Aukeratzeko epea amaitu ondoren, webgune horretan bertan argitaratuko da irabazleen zerrenda, eta zuzenean jakinaraziko zaie bai irabazleei, bai parte hartu duten zentroei.

Urtero bezala, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute lehiaketan. Honako honetan, ingurumen egokiaz gozatzeko eskubideaz eta hura gordetzeko betebeharrari buruzko hausnarketa egin dute. Parte-hartzaileek gaia landu duten moduak askotariko alderdiak bildu ditu, gaur egun bizi dugun egoerari buruz ez ezik, eskubide hori ez izateak dakartzan ondorio latzei buruz ere hausnartu dute.

Informazio gehiago eta parte hartzeko jarraibideak erantsitako dokumentuan

Erlazionatutako dokumentuak

2022/02/28-an argitaratua