Zabalik dago Donostiako Oroimenaren Bidea bisitaldi antzeztuetan izena emateko epea

Iraileko eta urriko larunbatetan izango dira, doan, baina izena eman beharra dago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Aurten ere, Donostiako Udaleko Eskubide Zibilen Bulegoak berriro martxan jartzen du programa hau, matxinada militar frankistan gure hirian gertaturikoa gertutik ezagutarazteko asmoz.

Ane Oyarbide Eskubide Zibilen zinegotziak adierazi du “iragana ezagutzea, batzuk ez nahasten saiatzen direnen arren, funtsezkoa da oraina ulertzeko. Diktadura sufrimendu handia izan zen donostiar gehienentzat, jazarpena, kartzela eta kasu askotan beren bizitzarekin ordaindu zutenak. Ibilbide hauek gure historiaren garai hura erakusten dute, bizitako leku eta gertaera nagusiak".

Bi antzezleek garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak kontatuko eta antzeztuko dizkigute, Xabier López Askasibarrek idatzitako gidoiari jarraituz; 1936ko uztailaren 18tik, Errepublikaren aurkako matxinada militarraren egunetik, Donostia frankisten eskuetan erori arte.

Ibilbide dramatizatuari buruzko informazioa



Doako ibilbidea da, Easo plazako kioskoan hasiko da, eta, ondoren, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea, Maria Kristina hotelaren inguruak bisitatu ostean eta Zurriolako zubiaren inguruan amaituko da.

Iraileko larunbatetan izango dira bisitak, egunean bi saio, bata eguerdiko 12:00etan eta bestea arratsaldeko 18:00etan. Irailaren 3an eta 17an, euskaraz eta irailaren 10an eta urriaren 1ean, gaztelaniaz. Irteera Easo plazako kioskoan izango da, eta 1h eta 30' iraungo da. Emanaldiko 20 pertsonako taldea osatuko da, gehienez, eta aldez aurretik nahitaez izena eman behar da.

Izena web orri honetan eman beharra dago:

www.komazk.com/eu/erreserbak


2022/08/23-an argitaratua