Familiarekin Jolasean programak irudi berria estreinatzen du

Haurrentzako eta familientzako jardueren agenda, 2024ko urria-abendua

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia Gazteriak 'Familiarekin jolasean' ekimena jarri du martxan beste behin.

Programaren helburu nagusia da gurasoak beren seme-alabekin jolastea eta beren denboraren zati bat haiekin pasatzea: Programa honek jolasa, dibertsioa eta harreman familiarrak sustatu nahi ditu. Jolasek, jostailuek eta senitartekoekiko harremanek, haurren nortasunaren garapenean duten garrantziaz ohartarazi nahi diegu gurasoei eta gainontzeko senitartekoei, garapen horretan esku har dezaten.

Haurtxokoen tarte bat dago ekimen honetarako. Programa, larunbatetan 17:00etatik 18:15era, honako Haurtxokoetan gauzatzen da,: Aiete, Altza, Amara; Bidebieta; Egia; Gros; Intxaurrondo eta Martutene.

Haurtxokoetara 5 eta 11 urte (HH5-LH5) bitarteko haurrek beraien senitartekoekin, guraso zein anai-arrebekin, batera joan daitezke bertan antolatzen diren jolas, tailer, ikuskizun, etab.etan parte hartzera.

Oraingoan, Familiarekin Jolasean-ek irudi berria estreinatzen du, Ane Arzelus ilustratzaile gaztearen eskutik.

Hiruhilekoa hastearekin bat, haur eta gurasoei zuzendutako 'Familiarekin jolasean' programaren ekintza sorta berria aurkeztu dugu. Ekintza hauen artean Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearekin bizi ohitura osasungarriak sustatzeko saioak izango ditugu; Literaktum txikiaren barruan hainbat Haurtxokoetan ilustratzaileekin lantegiak; Gabonak Zuretzat programaren barruan tailer eta jolas dibertigarriak, etab. Ondo pasatzeko ekintza dibertigarri mordo bat prestatu dugu zuentzat.
Informazio gehiago
www.donostia.eus/gazteria
943 481909

2024/10/03-an argitaratua