Udalak prebentzioa eta sen ona eskatzen die herritarrei San Joan bezperako gaua gozatzeko

Sua hondartzan piztea debekatua dago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak herritarrek San Joan bezperako gaua gozatzea nahi du eta horretarako prebentzioa eta sen ona eskatzen die.

Kiroletako eta Gazteriako, Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi Martin Ibabek herritarren laguntza eskatu du eta gomendatu du “sen ona erabiltzea eta zuhurtasunez jokatzea, guztion artean San Joan bezperako jaia behar ez diren kalte eta ezbeharrak izan ez ditzagun”.

Zinegotziak azpimarratu du “gune publikoetan baimendutako 23 su egongo direla eta 14 gune pribatuetan. Beste guztiak debekatuak daude”. Su hauek baimendu dituzte babes zibileko teknikoek, suhiltzaileek eta Udaltzaingoak.

Ibabek eskatu du “ez dadila inoiz surik piztu pertsona heldu baten gainbegiraturik gabe eta itzal dadila bertatik alde egin baino lehen”.

Hondartzak


Zinegotziak gogoratu du debekatuta dagoela hondartzetan sua piztea eta azaldu du hori guztia bermatu ahal izateko Udaltzaingoak zerbitzu berezi bat prestatu duela. “Zailtasun handiko gaua da gaurkoa eta eguneroko lana egiteaz gain, baimendutako suak eta beste hainbat gorabehera artatu behar dira. Hau guztia lortzeko, ezinbestekoa da herritarren laguntza” nabarmendu du Ibabek.

Informazio gehiago: San Juan bezperako ospakizuna

2017/06/23-an argitaratua