Donostia Klasikoaren garraio eta trafiko neurriak

Lasterketa Uztailaren 29an izango da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren uztailaren 29an, larunbatean, Donostia Klasikoa izeneko txirrindularitza lehiaketa burutuko da gure hirian. Irteera 11:30ean izango da. Froga hau dela eta, nagusiki gure hiriaren erdialdean eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala.      
  • Datorren uztailaren 28an, ostiralean, emango zaie hasiera trafiko mozketei. 11:00etatik aurrera ibilgailu partikularrek ezingo dute Legazpi kaletik Boulevardera sartu (bertakoak, garraio publikoa eta emergentzia zerbitzuak ezik). Bestetik, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, helmugako arkua jartzeko lanak direla eta, itxita egongo da trafiko mota guztientzako. Ordu honetan Bulebarrean gelditzen diren linea guztiak Okendo kalean geldituko dira.  
  • Uztailak 29, Boulevarda 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara moztuta egongo da  
  • Uztailaren 29an, trafikoarentzat goizetik itxita egongo den zonaldea, Boulevardean hasi eta Askatasunaren Hiribideraino zabalduko da.          
  • Lasterketaren irteera dela eta, 11:00etatik 12:00etara Boulevarda, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Zubieta Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da.

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Reina Regente, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 15:30etatik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da.        

Igeldo Pasealekurako sarbidea 16:00etan moztuko da bai igotzeko eta baita jaisteko ere. Mozketak lasterketa pasa arte iraungo du.

Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.    

DBUS: Aldaketak Klasikoa dela eta  [PDF]
         

TAO

 
Donostiako Klasikoa dela eta, egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, uztailaren 28tik, ostiraletik, abuztuaren 1a arte, hurrengo asteko asteartera arte, biak barne.        

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.        

Lurpeko Aparkaleku Publikoak

       
Donostia Klasikoa-ko antolakuntzak emandako informazioaren arabera hauek dira, uztailaren 29an, lurpeko aparkalekuek jasango dituzten aldaketak:  

Boulevard A.:  
  • Sarbidea itxita 16:00etatik 18:30era  
  • Irteera itxita 16:00etatik 18:30era.  
  • 8:00etatik 11:45era aparkalekuko irteera Legazpi kalerantz doan bertakoentzat bereziki dagoen aldapatik egingo da

Alderdi Eder A:  
  • Sarbidea itxita 8:00etatik 11:45era  
  • Irteera itxita 10:30etatik 11:45era  
  • 16:00etatik 18:30era ezingo da aparkalekutik atera ala sartu

Zuloaga Plaza A:  
  • Sarbidea eta irteera itxita 16:00h -18:30h

Kontxa A:          
  • Sarbidea eta irteera itxita 10:30h - 11:45h eta 16:00h - 18:30h

Okendo A:          
  • Sarbidea eta irteera itxita 16:00h - 18:30h

San Martín A:        
  • Sarbidea itxita  16:00h – 18:30h

Euskotren

     
Autobusak/Gipuzkoa: larunbatean, uztailak 29, aldaketak Urola Kosta autobus zerbitzuetan Donostian Klasika dela eta bit.ly/2vLvjUq      

ekialdebus


Donostia-Donostia klasikoaren antolatzaileek eta udaletxeek planifikatutako errepide mozketak direla eta, datorren larunbatean uztailaren 29ean, 14:15etik 20:00ak arte gutxi gorabehera, ezingo ditugu gure lineetako ohiko ibilbide, geltoki eta ordutegiak bete  

Lurraldebus


Uztailaren 29an, larunbatean, Donostiako Klasikoa dela eta, geralekuetan aldaketak izango dira. Donostian izango direnak hauek dira

2017/07/27-an argitaratua